Ni naiz Xabier Lete olerkari eta abeslariak sortu eta idatziriko abestia da. Abesti honen bertsio ezagun bat egin zuen Doctor Deseok.

Ni naiz
Xabier Leteren musika-lana
Egilea(k)Xabier Lete
Argitaratze-data1974
IzenburuaNi Naiz
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Xabier Letek 1974an argitaratu zuen Xabier Lete diskoko lehen abestia izan zen. Hau da, Leteren lehen diskoko lehen kanta da hau. Nonbait Letek kantagintzan egiten zuen bere aurkezpena da Ni naiz kanta hau.

Doctor Deseok abestiaren bertsio bat egin zuen 1993an. Luhartz taldeak, Benito Lertxundik, Anne Etxegoienek edo Pettik ere abestu dute.

Hitzak aldatu

 
Xabier Lete

Horrela hasten da abestia:

Ni naiz
Erreka zikinen iturri garbiak
Aurkitu nahi dituen poeta tristea.
Ni naiz...

Hamaika aldiz errepikatzen da "Ni naiz ..." patroiko eredua, eta horien artean hirutan tartekatzen da errepika lelo hau:

Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea,
Nora ote doan denbora aldakorrak daraman bidea.

Euskara batuaz honela dena: "Ez iezadazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, Nora ote doan denbora aldakorrak daraman bidea."

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.