Ngorongoro Kontserbazio Eremua

Ngorongoro Kontserbazio Eremua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Kraterraren ikuspegia

Mota Mistoa
Irizpideak iv, vii, viii, ix, x
Erreferentzia 39
Kokalekua  Tanzania
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 3°11′14″S 35°32′27″E / 3.18722°S 35.54083°E / -3.18722; 35.54083
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
Luzapen urtea 2010
Arriskuan 1984-1989
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ngorongoro Kontserbazio Eremua (ingelesez Ngorongoro Conservation Area) Tanzanian dago, izen bereko sumendi itzaliaren kraterrean, Arusha hiritik 180 kilometrora, mendebaldera, Tanzaniako sumendietako goi lurren zonaldean. Babestutako eremua 8.288 kilometro koadrokoa da. Ekologia eta geografia ikuspuntutik Serengeti Parke Nazionalarekin lotura zuzena du.

Eremu babestuaren historia aldatu

 

1959an, Kontserbazio Eremu izendatu zen. Une hartan Serengetti Parketik banandu zen. 1979an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Eremu horretatik oso gertu Homo habilisen aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten eta, gertutasuna kontuan hartuta, 2010ko uztailaren 31n eremu babestua zonalde horretara zabaldu zen, ondare mistoaren katalogazioa jasota, hau da, natura eta kultura ondare gisan.[1]

Nahiz eta oso inguru handia ez izan, Afrikako bost espezie handi bertan bizi dira: elefantea, gepardoa, errinozeroa, lehoia eta bufaloa.[2] Orokorrean bertako ekosistemak Masai Mara eta Serengeti Parke Nazionalaren antzekoak dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, ere aldatu

Kanpo estekak aldatu

 
Ngorongoro kraterraren ikuspegi panoramikoa.