Newgrange (irlanderaz: Sí an Bhrú) Brú na Bóinne multzoko hil pasaia bat da, Meatheko konderrian kokatua, baita Irlandako aztarnategi arkeologikorik ospetsuena ere.

Newgrange
Brú na Bóinne
Newgrangen kanpokaldeko irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Meatheko konderria
Koordenatuak53°41′41″N 6°28′32″W / 53.6947251°N 6.4755655°W / 53.6947251; -6.4755655
Map
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

 
Sarrerako harria arte megalitikoarekin

Jatorrian K.a. 3300 eta K.a. 2900 bitartean eraiki zen karbono 14aren bidez eginiko dataketaren arabera (Grogan 1991). Honek Gizako Piramide Handia baino 500 urte zaharragoa eta Stonehenge baino 1.000 urte zaharragoa bihurtzen du (Stonehengen lehen etapak Newgrangen garaikoak diren arren). 4.000 urte baino gehiagoz galduta egon zen muinoaren baxutze baten ondorioz XVII. mendean eraikuntzarako harri bila zebilen jendeak aurkitu zuen arte, eta leizezulo bat bezala deskribatu zen.

Newgrange gehienbat 1962 eta 1975 bitartean zulatua eta zaharberritua izan zen Michael J O'Kelly irakaslearen gainbegiradapean, University College Corkekoa (O'Kelly 1986). Gizakiak zizelkaturiko harriz eta zohikatzez eginiko muino bat da, 97 izkinzaindari handik osatutako zirkulu baten barnean eta kuartzo zuriz eta granitoz eginiko barnerantz okertutako harresi batez koroatua. Harri gehienak eraikuntzaren inguruetatik datoz, fatxadako kuartzo eta granitozko harriak urrunagoko tokietatik garraiatuak izan ziren arren, ziuraski Wicklowtik eta Dundalkeko badiatik hurrenez hurren.

Muinoaren barnetik bere diametroaren heren bateraino barneratzen den eta gurutze formako ganbera batera daroan 18 metroko pasabide bat igarotzen da. Hil ganberak modu malkartsuan 6 metroko altueraraino altxatzen den hegalezko sabai bat du. Teilatua ia kalterik gabe mantendu da 5.000 urte baino gehiagoz.

 
Newgrangeko tumuluko barneko gelako gangaren xehetasuna

Dirudienez Newgrange hilobi bezala erabili zen. Gurutze formako ganberako hutsuneek harrizko begizulo handiak jasaten dituzte, hauen barnean atseden hartzeko jarritako haien hondar erreak kokatuta zeudelarik. Indusketan soilik bost pertsonaren hondarrak aurkitu ziren. Uste denez, hau eraiki zuen Neolito garaiko jendearen sinesmen erlijiosoetako zati garrantzitsu bat zen Eguzkia. Antzina muinoa zutik jarritako harri handiez osatutako eraztun batez inguratua zegoen, ustez egon ziren hogeitamazazpitik hamabi mantentzen direlarik. Baina dirudienez, Newgrange inguratzen zuen harrizko zirkulua ez zen monumentuaren garaikidea, baizik eta han 1.000 urte inguru beranduago jarri zela, Brontze Aroan.

Erreferentziak aldatu

  • Grogan, E. 1991. “Prehistoric and Early Historic Cultural Change at Brugh na Bóinne.” in Proceedings of the Royal Irish Academy 91C, pp126–132
  • O’Kelly, M.J. 1982. Newgrange. Archaeology Art and Legend. London: Thames and Hudson

Kanpo estekak aldatu