Neutroi bonba

Fusio-erreakzioetan oinarri duen arma nuklearra, energia gehiena neutroi lasterren forman askatzen duena. Ohiko arma nuklearrek baino suntsitze-ahalmen txikiagoa du, baina erradiazio handiagoa sorrarazten du

Neutroi bonba, N bonba, ofizialki zuzenki areagotutako erradiazio bonba edota behartuarazitako erradiazio bonba, 1970ko hamarkadan AEBetan H bonba oinarri hatuta garatutako arma nuklearra da.

Bonba mota honetan, fusio nuklearra jazotzen den unean, neutroi kopuru handi bat maila energetiko altuetan aireratzen da, hortaz, barneratze ahalmen oso handia du.

Historia aldatu

1958an Samuel Cohen estatubatuar fisikariak asmatu zuen. 1963an Nevadan gauzatu eta frogatu zen. 1978an AEBk Europan nuklear-buruak ezartzearen aurkako protesten ondorioz orduko Jimmy Carter presidenteak bonbaren garapena atzeratu zuen. Aldiz, 1981an Ronald Reagan presidente berriak ekoizpena berrabiarazi zuen.

AEBetaz gain, hainbat herrialdeek neutroi-buruak eraikitzeko gai badirela uste da, hauek misiletan garraiatu daitezkeen bonbak dira, halere bonba mota hau jada eraiki duten zehaztu gabe dago.

Ahalmena aldatu

Neutroi bonba bat fisio-fusio bonba bat da, leherketa maila baxua baina erradiazio ionizatzaile altukoa, ondorioz H-bonba batek baino 7 aldiz erradiazio ionizatzaile (erradioaktibitate) gehiago askatzen du, nagusiki barneratze ahalmen handiko X izpiak eta gamma izpiak.

N bonba bat lehertaraztearen ondorio praktikoak: egitura eta eraikinen kaltetze eskasa, baina izaki bizi ororen kaltetze eta heriotza, bai gizaki, animalia edo landare, baita hauek ibilgailu, etxe edota babesleku blindatuen barnean badaude ere. Horregatik N bonba arma taktikoen barnean sailkatu ohi da, bere eragina jasan duen eremuan NBK babes jantzia daramaten unitate-militarren ekintzen jarraipena ahalbideratzen baidu.

Bonba honetatik babesteko modu bakarra berunez estalitako lurpeko babeslekuak lirateke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu