Neskamearen ipuina (ingelesez: 'The Handmaid's Tale') Margaret Atwood idazle kanadiarrak 1985ean plazaratutako eleberri ospetsua da. Eleberri distopiko honetan gizarte totalitarioaren aurkako kritika eta emakumeek pairatzen dituzten jazarpenak gai nagusiak dira. 2018an Atwoodek eleberri honen jarraipenaren argitalpena iragarri zuen: The Testaments; bigarren hau 2019an plazaratu zuen.

Neskamearen ipuina
Datuak
Idazlea (1985)
Argitaratze-data1985
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Handmaid's Tale
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaMcClelland & Stewart (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaNeskamearen ipuina
ItzultzaileaZigor Garro
Argitaratze-data2020
Orrialdeak403
ISBN978-84-18252-20-4

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBko presidentea eta Kongresuko gehienak hil zituen eraso larri bat gertatu ondoren, talde politiko erradikal batek, "Jakoben semeak" izenekoak, ideologia sasi-kristaua erabiltzen du iraultza bat gauzatzeko. AEBko Konstituzioa bertan behera geratzen da, egunkariak zentsuratu egiten dira, eta AEB Gileadeko Errepublika izeneko diktadura militar bihurtzen da. Erregimen berria azkar mugitzen da bere boterea sendotzeko, beste talde erlijioso guztiei aurrea hartuz, betiko kristauak barne. Gainera, erregimenak gizartea berrantolatzen du Itun Zaharreko ideia batzuen interpretazio berezi bat erabiliz, eta fanatismo sozial eta erlijiosoaren eredu militarizatu eta hierarkiko berri bat ezarriko du Batez ere, aldaketarik handiena jendearen eskubideen murrizketa gogorra da, batez ere emakumeena, ez baitute baimenik irakurtzen, idazten, bere jabetzak erabiltzen edo dirua maneiatzen. Batez ere emakumeek beren ugal-funtzioen kontrola galtzen dute.

Istorioa lehen pertsonan kontatzen du Freden izeneko emakume batek. Kutsadura eta erradiazioaren aro hartan, geratzen den emakume emankor gutxietako bat da. Horregatik, behartuta dago umeak sortzeko "Komandanteak" izeneko goi-klase batentzat. "Neskame" deitzen diete bera bezalako emakume ugalkorrei, Rakel eta Bilha neskamearen istorio biblikoan oinarrituta. Gizarte berri horretan honela sailkatzen dira, gorenetik beheraino, janzkera-kode zorrotz bati jarraituz: komandanteen emazteak, urdinez jantzen dira; neskameak, gorriz, belo zuriekin aurpegietan; izebak, neskameak trebatzen eta doktrinatzen dituztenak, marroiz; Martak, sukaldari eta garbitzaileak, berdez; ekonoemazteak, behe-mailako gizonen emazteak, marra urdin, gorri eta berdez; neska gazte ezkongabeak, zuriz; eta alargunak, beltzez.

Fredenek bere bizitza zehazten du, esleitu zaion hirugarren Komandantearekin (Fred) hasten denetik. Gaur egungo bizipenen kontakizunekin nahastuta, bere aurreko bizitzaren pasadizoak kontatzen ditu, iraultza hasi baino lehenagokoak. Besteak beste, bere senar eta alabarekin Kanadara ihes egiteko saiakera, zeinak huts egin baitzuen, edo izebek neskame aritzeko sartu zioten dotrina.

Bere etxe berrian, komandantearen emazteak gaizki tratatzen du. Komandantearekin, hilean behin sexu-harremana izan beharrekoa izateaz gain ("zeremonia" izenekoa, umeak sortzeko), arauen kontrako harreman bat hasten du, non Scrabble jolasean aritzen diren eta Fredenek opariak jasotzen dituen.

Neskameek eguneroko erosketak beste neskame batekin egin behar dituztenez, bikoteka, Fredenek Glenen izeneko neskame bat ezagutuko du, Mayday erresistentziakoa dena, Gileadeko Errepublika eraisten lan egiten duen lurpeko sare batekoa. Bitartean, Serena susmatzen hasten da komandantea antzua dela, Fredenen haurdun geratzen ez delako, eta antolatzen du Fredenek Nick komandantearen zerbitzari pertsonalarekin sexu-harremana hasteko. Hasierako sexu-topaketaren ondoren, Freden eta Nick beren kabuz elkartzen hasi ziren.

Behin, Fredenek jakiten du Glenenek bere burua urkatu duela, atxilotzear zegoenean. Handik gutxira, polizia sekretuaren ("Jainkoaren Begiak" edo, informalki, "Begiak") uniformeaz jantzitako bi gizon iristen dira etxera, Freden handik eramateko. Haien furgonetara eramanda izateko zain dagoenean, Nick sartzen da Fredenen logelara eta berarekin fidatzeko eta gizon horiekin joateko esaten dio. Ez dago argi gizonak "Begiak" diren edo Mayday erresistentziako kideak. Freden oraindik ez dago ziur Nick Mayday taldeko kidea edo Begi bat den, eta ez daki haiekin joatea ihesa edo atxiloketa izango den. Azkenean, bere etorkizunari buruzko zalantzez beteta, sartzenda furgonetan.

Nobelak, epilogo batekin amaitzen du, zeina 2195ean egindako nazioarteko sinposio historiko baten transkripzio bat baita. Sinposio horretako hitzaldi batean azaltzen denez, Fredenek eleberriko gertakariei buruz kontatutakoa kasete batzuetan grabatu zen, geroago historialariek aurkitu eta transkribatu zutena.

Pertsonaiak aldatu

  • Freden: narratzaile eta protagonista, neskame-klasekoa Gileadeko Errepublikan. Aurreko bizitzan liburutegi batean lan egiten zuen eta ezkonduta zegoen eta alaba bat zuen. Bere izena, neskame guztien izenen bezala, komandantearen izenari edutezko kasua gehitzetik dator. Ez du inoiz aipatzen bere urreko izena.
  • Fred komandantea: Fredenen nagusia. Berak esaten duenez, dio zientzialaria zela eta merkatuaren antzeko zerbaitetan sartuta zegoela Gileadeko iraultzaren aurretik. Gero, Errepublikako arkitektoetako bat izan oman da. Bere lehen izena "Fred" da, nahiz eta hori ere pseudonym bat izan daitekeen. Harreman intelektual debekatua hasten da Fredenekin eta, behin, klub sekretu batera eramaten du, goi mailako ofizialentzako putetxe gisakoa dena. Fredenek jakiten du komandanteak antzeko harremana izan zuela bere aurreko neskamearekin, zeinak bere buruaz beste egin baitzuen komandantearen emazteak jakin zuenean.
  • Serena Joy edo Pam: komandantearen emaztea, antzina telebistako izarra izan zena. Estatuak boterea eta aitortza kendu zizkion, eta bere telebista-iragana ezkutatzen saiatzen da. Fredenek Serena Joy ezagutzen du, gogoratzen delako telebistan ikusten zuela larunbat goizetan, marrazki bizidunak aireratzeko zain zegoela. Antzua dela uste izanik (nahiz eta komandantea antzua dela iradokitzen den, Gileadeko legeek emakumeei bakarrik egozten diete antzutasuna), neskame bat erabiltzea onartu behar izaten du. "Zeremonian" parte hartu behar du, hileroko emankortasun erritualean. Fredenekin tratua egiten du Nickekin sexua izateko haurdun geratzearren. Pieixoto irakaslearen arabera "Serena Joy" edo "Pam" goitizenak dira; pertsonaiaren benetako izena Thelma da.
  • Glenen: neskamena, Fredenen auzokidea da. Fredenekin ibiltzen da eguneroko erosketak egiteko. Neskameak ez dira inoiz bakarrik egoten, eta espero da batak bestearen jokabidea zaintzea. Glenen Mayday erresistentziako kidea da. Oso ausarta da, Freden ez dena. Glenenek bere buruaz beste egiten du, atxilotua izan baino lehen, informaziorik torturapean eman behar ez izateko.
  • Nick: komandantearen txoferra, garajearen gainean bizi da. Serena Joyren ekimenez, Fredenekin sexu-harreman bat hasten du, haurdun geratzeko aukera areagotzeko. Freden berarenganako sentimenduak garatzen hasten da. Nick pertsonaia anbiguoa da, eta Fredenek ez daki Gileadeko Errepublikarekiko leiala edo erresistentziaren kidea den, nahiz eta azkenean hori bezala identifikatzen den. Epilogoak iradokitzen du erresistentziaren kidea dela.
  • Moira: Fredenen lagun mina unibertsitatetik, lesbiana dena. Ihes egiten du izeben doktrina-gune batetik izeba bati igarobaimena eta arropak lapurtuz, baina harrapatzen dute eta putetxe gisako klub batera bidaltzen dute.
  • Luke: Fredenen senarra, Gileadeko Errepublika sortu baino lehen. Bere lehen emaztearengandik dibortziatu zen Fredenekin ezkontzearren. Gileadeko Errepublikaren garaian, dibortzio guztiak bertan behera geratu ziren, eta, ondorioz, Freden adulteriogiletzat eta haien alaba sasikotzat hartuak dira. Freden neskamea izatera behartu zuten eta alaba familia leial baten esku utzi zuten. Kanadara ihes egiten saiatu zirenetik, Fredenek ez du ezer entzun Lukez. Hiltzat edo espetxeratutzat jotzearen zalantzan dago.
  • Pieixoto irakaslea: Fredenen kaseteen aurkitzailea da (Knotly Wade irakaslearekin batera)

Euskarazko bertsioa aldatu

Euskarazko itzulpena 2020an argitaratu zen. Itzultzailea Zigor Garro izan zen eta Txalaparta argitaletxeak plazaratu zuen. ISBN: 978-84-18252-20-4.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu