Neronen Kolosoa, Antzinako Erromako brontzez eginiko estatua bat izan zen, tamaina erraldoikoa (kolosala), 30 edo 35 metrokoa, Venus eta Erromaren tenpluaren aurrean zegoena.

Kolosoaren kokapena (gorriz erdian), Erromako mapa batean.

Deskribapena aldatu

Estatua hau, jatorrian, Neron enperadoreak altxatu zuen, bere Domus Aureako harreragelan. Estatua, Zenodorus arkitekto greziarrak diseinatu zuen, eta, hasiera batean, Neron enperadorea biluzik irudikatzen zuen, Eguzki-Helios bezala. Neronen heriotzaren ondoren, burua eta bere ezaugarriak, eguzkiarenengatik aldatuak izan ziren, estatua, bere jatorrizko kokapenean geratuz, Hadriano enperadoreak handik zenbait metrotara eraman zuen arte, Venus eta Erromaren tenplua eraikitzeko, Kolosoa, haitzurdinez estalitako harri-hormazko oinarri batean kokatuz. Geratzen ziren aipaturiko oinarri horren hondarrak, 1936an suntsituak izan ziren.

Ez da ezagutzen Kolosoa noiz erori zen, baina, egia esateko, XI. mende inguruan, erromatarrek, bere izena eta botereak handik gertu zegoen anfiteatrora pasa zituzten, Erromako Koliseora.

Kanpo estekak aldatu