Nemeako lehoia (antzinako grezieraz: Λέων της ΝεμέαςLéōn tēs Neméas; latinez: Leo Nemaeus) greziar mitologiako basapiztia izugarria zen, Nemean bizi zena. Lehoi honek Nemeako inguruko lurraldeak ikaratzen zituen. Heraklesek hil omen zuen.

Nemeako lehoia
Heracles and the Nemean Lion (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaarra
BizitokiaNemea
Familia
AitaOrtro eta Zeus
AmaKimera, Ekidna eta Selene
Anai-arrebakLernako hidra eta Zerbero

Heraklesen lehen lana aldatu

Lehenengo lanean Nemeako lehoia hil eta larrua kendu behar zion.

Heraklesek bere armak erabili zituen, arkua, geziak, berak eginiko olibondozko haga eta brontzezko ezpata, baina ez zuen ezer lortu, lehoiaren larrua oso gogora baitzen.

Lehoiaren leizeak bi sarrera zituen. Orduan Heraklesek sarrera bat blokeatu eta beste sarreratik sartu zen, lehoia inguratu eta ito egin zuen. Ondoren lehoiaren gorputza Euristeorengana eraman zuen; hau lehoia ikusterakoan izutu egin zen eta hortik aurrera lanen arrastoak herritik kanpo erakutsi beharko zituela adierazi zion Heraklesi.

Herakles animaliaren larrua kentzen saiatu zen, baina eskura zituen tresna guztiak erabili arren ez zuen ezer lortu. Orduan Atenak, sorgin itxura hartuta, larrua lehoiaren azazkalekin motz zezala esan zion, eta Heraklesek horrela egin eta larrua lortu zuen.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.