Nely Carla Alberto Francisca (Donostia, 1983ko uztailaren 2a) gipuzkoar eskubaloi jokalaria da, 2016-17 denboraldian Chambray Touraine Handball taldean jokatuko duena. Espainiarekin internazionala, brontzezko domina irabazi zuen 2012ko Olinpiar Jokoetan.

Nely Carla Alberto

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNely Carla Alberto Francisca
JaiotzaDonostia1983ko uztailaren 2a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Akaba Bera Bera2001-2004
CB Amadeo Tortajada (en) Itzuli2004-2005
Itxako2005-2010
Le Havre AC Handball (en) Itzuli2010-2012
Fleury Loiret HB (en) Itzuli2012-2014
Union Mios-Biganos-Bègles Handball2014-2015
Brest Bretagne Handball (en) Itzuli2015-2016
Chambray Touraine Handball2016-2018
Mérignac Handball (en) Itzuli2018-2020
HB Plan-de-Cuques (en) Itzuli2020-
 
Posizio edo espezialitateaalboko erasotzailea
Kirol zenbakia6
Pisua81 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: Nely_6carla Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bidebietan hasi zen eskubaloian. Bera Bera eta Ribarroja taldeetan aritu ostean, 2005-2010 bitartean Itxakoko jokalaria izan zen; talde honekin bi Espainiako liga, Erregina Kopa bat, Superkopa bat eta EHF Kopa bat irabazi zituen. 2010eko udan Frantziako Le Havre taldera joan zen. Han bi denboraldi egin zituen, eta titulu bat irabazi: 2012ko Challenge kopa. 2012-2014 bitartean, Fleury-les-Aubraisko Fleury Loriet-en aritu zen, eta beste titulu bat eskuratu: 2014ko Frantziako Kopa. Ondoren Union Bègles Bordeaux-Mios Biganos-ek kontratatu zuen; Challenge kopa irabazi bazuen ere, taldea 2015ean desagertu zen, zorrak kitatu ezinik zegoelako.[1]

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi zituen Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).[2]

Lortutako sariak aldatu

Klubekin aldatu

  • Espainiako Liga 2 aldiz Itxakorekin: 2009 eta 2010ean.[3]
  • Erregina Kopa behin, 2010ean.
  • Espainiako Superkopa behin, 2010ean.
  • EHF Kopa behin, 2009an, Itxakorekin. 2008an txapeldunordea izan zen.[3]
  • Challenge Cup bi aldiz: 2012an Le Havre-rekin eta 2015ean Union Bègles Bordeaux-Mios Biganos-ekin.[3]
  • Frantziako Kopa bi aldiz: 2014an, Fleury Loriet-ekin eta 2016an Brest BH-rekin.[3]

Espainiako talde nazionalarekin aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Etxeberria, Julen. Langabea, baina gutxirako. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  2. Neli Carla Alberto Francisca. coe.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  3. a b c d Nely Carla, la bombardera de las 'Guerreras'. diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).

Kanpo loturak aldatu