Nellie Bly

kazetari estatubatuarra

Elizabeth Cochran Seaman (Cochran's Mills, Pennsylvania, AEB, 1864ko maiatzaren 5a - New York, New York, AEB, 1922ko urtarrilaren 27a), Nellie Bly izenez ezagunagoa, estatubatuar kazetaria izan zen.

Nellie Bly

(1890(e)ko hamarkada)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Jane Cochran
JaiotzaBurrell Township (en) Itzuli1864ko maiatzaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Roosevelt Island
HeriotzaNew York1922ko urtarrilaren 27a (57 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Robert Seaman (en) Itzuli  (1895 -  1904)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, bidaiaria, asmatzailea eta sufragista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Nellie Bly

Find a Grave: 106 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Nellie Bly, 1880eko hamarkadaren amaieran.

1890ean, Nellie Bly kazetari estatubatuarrak Jules Verneren Phileas Fogg pertsonaia ezaguna emulatu nahi izan zuen, munduari 80 egunean bira osoa eginez. Fikziozko balentria hobetu egin zuen: 1890eko urtarrilaren 25ean itzuli zen New Yorkera, eta Foggek baino zazpi egun gutxiago behar izan zituen planeta inguratzeko[1].

Ez zen hura izan Elizabeth Cochraneren lorpen bakarra. Besteak beste, 1887an, eritasun mental bat zuela itxuratuz, erietxe psikiatriko batean sar zezaten lortu zuen. Hamar egunean erietxeko baldintza onartezinak sufritu ondoren, New York World egunkarian salatu zuen bizi izandakoa. Kasua epaitegietara iritsi zen, eta erietxeko baldintzak hobetzea erabaki zutenean kazetariaren gomendioak aintzat hartu zituzten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Irazustabarrena, Nagore. (2015-02-08). «Munduari bira 72 egunean» Argia CC-BY-SA lizentzia.