Neguri Getxo udalerriko auzo bat da, Bizkaiko probintzia (Espainia). Bizitegi-auzoa da, itsasoaren ertzean dagoena, eta euskal burgesia handia bertan bizi izan zen tradizioz. Posta-kodea 48992 da; gainera, Algorta eta Areeta auzoekin muga egiten du.

Neguri
 BizkaiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGetxo
Administrazioa
Posta kodea48992
HerritarraGetxoztar, Getxotar
Geografia
Koordenatuak43°20′20″N 3°00′22″W / 43.3389°N 3.0061°W / 43.3389; -3.0061
Demografia

Etimologikoki, izena negu-uritik dator, "negu" eta "-uri" ("hiri" bizkaieraz), "neguko hiri" alegia. Etimologia Resurreccion Maria Azkuek proposatua da.

Demografia aldatu

2022-an Negurin 7.228 pertsona bizi ziren, beraietatik 3.412 gizonak ziren eta 3.816 emakumeak. Beste aldetik, beraien artean %59 20-64 urtekoak zirenak. [1]

Historia aldatu

Bilbo hirigune funtzional bat izan zen, hiriko biztanleria eta zerbitzugune nagusia, eta bere logika eta interesak ezartzen zituen hiriaren gainerako antolakuntzan. Bultzada kapitalistaren jatorriak itsasadarraren inguruko landa-espazio zaharrak eta erdigune handienak eraldatzea ekarri zuen, bide-sarearen eta trafiko komunitarioaren antolaketari esker. Era berean, argi eta garbi zehaztutako hiru eremu bereiz daitezke barnean: alde zaharra, eremu irekia eta langileen auzo-gerrikoa. Batez besteko industria-eremuak ezkerreko Barakaldo eta Sestao udalerriak hartzen ditu, eta Deustuko udalerriak (1924an behin betiko anexioa izan arte), Erandio eta Leioa eskuinean.

Biztanleriaren kontzentrazioa, egoitza-eraikinak, industria eta portuko instalazioak elkarren ondoan zeuden. Oro har, inguruko biztanleria fabriken sorreraren ondoren iristen da, eta, beraz, lantegiek ur-eremu handia okupatzeaz gain, trafiko-bideei eta estuarioei dagokienez kokapen ezin hobean zeuden. Etxebizitza eta zerbitzuak, berriz, industriak utzitako zuloetan ausaz hazi ziren, lehenik lantegien inguruko errepideetan kontzentratu ziren eta gero norabide guztietara zabaldu ziren. Meategiak, funtsean, aglomerazio osoaren kanpoaldea izan ziren. Meategien gainean zuzenean populatutako herri inprobisatu txiki batzuek, Zugaztietaz gain, eta Trapagaran, Ortuella eta Abanto udalerrietako beheko gune batzuek osatzen dute. Azkenik, Abra gunea, bizitegiak nagusiki, hasiera batean aisialdi burgesetarako zerbitzu profesionalek baldintzatua. Portuko instalazioak joan eta etorri eta komunikazioak hobetu ahala, egoitza-helmuga bihurtzen da, baina konplexuagoa eta bereziagoa. Ezkerrean (Portugalete eta Santurtzi) etxebizitzen espazioak daude; eskuinaldean, berriz, etxebizitza hautagarriak Getxoko Areeta, Neguri eta Algorta eremuetan zabaltzen dira.

Urte haietan, Bizkaiak industria handien hedapenean oinarritutako –itxuraz etengabea– oinarrituriko garapen ekonomikoaren eredua ezarri zuen, industria eta espazioetan oso kontzentratuta. Ondorioz, hainbat gertaera gertatu ziren industrializazio hasierako herrialdeetan: immigrazio masiboa, langile infragorrien pilaketa, gizarte tentsioak areagotu. Hiri burgesaren zapalkuntza sentsazioa oso nabaria izan behar zen, eta are nabarmenagoa izan zen Lehen Mundu Gerraren inguruan sortu ziren istilu politiko eta gatazka sozialen garaian. Materialki, horrek areagotu egin zuen Bilboko langile klase aktiboaren presioa egiteko gaitasuna hiriko klase pribilegiatuetan, bertako burgesia handiaren eraginez bereziki. Hein handi batean, langileen eros-ahalmenaren galerak eragindako gizarte-arazoak Gerra Handiko baldintzak irabazteko gaitasun gutxien zutenen eskuetan irabazi handiak pilatzearekin bat egin zuten.

 
Neguri 1915

Neguriren sorrera aldatu

1890eko hamarkadan, desamortizazio mekanismoa indarrean jarri zen berriro. 1850eko eta 1860ko hamarkadetako desjabetze prozesu handiak Areetako hirigune nagusiak sortu eta hiru hamarkada baino gehiago igaro direnean, desjabetze berriek urbanizazio berri bat ekarriko dute. Getxoko udalerriak hiru finka handi ditu: Aiboa (44 hektarea), La Galea (157 hektarea) eta Baserri (25 hektarea). Udalak eskura zituen erremedio guztietara jo bazuen ere, 1894ko uztailaren 3ko enkantea ezin izan zen saihestu. La Galea eta Baserri finkak, hirigunetik urrun, helburu paraleloa zuten: garai hartako Bizkaiko bi enpresaburu handienek tasazioan eskuratu zituzten. Familiek biak mantendu zituzten eta ez zituzten higiezinen negozioak sortu geroago arte. [2]

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

 
Neguri auzoarekin muga duten auzoak: Algorta, Areeta eta Artatza

Aurretik aipatutako bezala Neguri Algorta, Areeta eta Artatza (Leioa) auzoekin egiten du muga; Algorta iparraldean, Artatza ekialdean, Areeta hegoaldean eta Ibaizabal ibaia mendebaldean ditu. Ibaizabal ibaiaren isurialdean dago Neguri.

Neguri eta Neguri Langile aldatu

Neguri eta Neguri Langile berrutiaren bi zati dira, hala ere beraien sorrera pertsona eta denbora tarte ezberdinetik dator.

Neguri terminoa 1903-1904 bitartean asmatu zen. Auzo horren urbanizazioa hasteko, Aiboa (mendi hareatsua) eta Aretxetaurre inguruko lurrak erosi ziren. Esan daiteke 1903ko maiatzaren 6an jaio zela auzoa, José Isaac Amannek, Enrique Arestik eta Valentín Gorbeñak Getxoko Udalari baimena eskatu ziotenean Neguriko urbanizazioaren aurreko lanak hasteko, eta haiek izan ziren 1904ko martxoan "Neguriko Lurren Elkartea" eratu zutenek.

“Neguri Langile”, 1970eko hamarkadan erabiltzen hasi zen, Neguriko oligarkia bizi zen txalet guneetatik bereizteko. Lantoki jendearen, auzotar borrokalarien, herritarren partaidetzako elkartegintza betetazko auzo gunea bihurtu zen. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1979an "Jolaseta" izeneko lurrak auzora itzultzeko borroka luzea aurrera eraman zuten. Gune horretan parke bat egin zuten eta  “Marisabel Arzubiaga parkea” izenarekin ezagutzen zen, berriki “Gernika parkea” izena eman diote.

Ziurrenik prentsa idatzian, “Neguri” terminoaren lehen aipamena “El Eco de navarra” egunkarian agertutako da. “...En Las Arenas y Algorta se están haciendo chalets que reúnen todas las condiciones para residencias de verano. Varios individuos han comprado terrenos y presentado los planos para fundar un nuevo pueblo que se llamará Neguri...” (1903ko maiatzaren 25eko “El Eco de Navarra”).

Hilabete batzuk geroago  bilboko egunkari batek bere orrialdeetan Neguri izena aipatzen zuen: “...El ferrocarril de Las Arenas ha establecido desde hoy una tarifa especial de encargos a domicilio, admitiéndose en las Estaciones de Bilbao, Las Arenas, Neguri, Algorta y Plencia expediciones hasta 30 kilogramos a los siguientes precios: Hasta 10 kilogramos 0,50 pesetas. De 11 a 30 kilogramos 1 peseta. En dichas Estaciones hay, además mozos exteriores al servicio del público. La tarifa de estos para la conducción de equipajes y bultos será: hasta 30 kilogramos 0,50 pesetas, de 30 a 80 kilogramos 1 peseta. Pasando de 80 kilogramos el precio será convencional...” (1903ko abuztuaren 11ko “El Nervión”).[3]

Bizkaiko aberatsak aldatu

Negurin historikoki bizi izan da Bizkaiko jende diruduna, hala nola goi-enpresariak eta bankulariak.

Ybarra familia aldatu

Ybarra familiaren historia 1801etik 2001era izan dela esan genezake, Bizkaiko enpresarien dinastia famatuenetako bat izan dira eta Bizkaiko eta Espainiako enpresa-eliteen familia-sare boteretsuenetakoa izan zen; XIX. mendearen erdialdean hasita, Bizkaia industrializatzen joan zen heinean garatzen da familia honen istorioa. Izan ere, orain arte, Bizkaiko eta Espainiako enpresa handien kudeaketan presente egon dira Ybarratarrak, hala eta guztiz ere, 2001ean BBVAko kontu sekretuen eskandaluak familia honen azken krisia eragin zuen. José Antonio Ybarra de los Santos, altzairugintzan espezializatzeko abokatu lanbidea utzi eta "Ybarra, Mier y Compañía" sozietatea sortu zuen. Kopuruz hazi zen eta bere aberastasuna handitzeko oinarriak ezarri zituen[4].

Manuel M Smith (1879-1956) aldatu

Neguriko diseinatzaile nagusia izan zen. Manuel Maria Smith Ibarraren familia Irlandatik emigratu zuten XVIII.mendean. Manuel Madrilgo Arkitektura Eskolan ikasketak hasi zituen 1896an eta bertan 1902an Alfontso XIII.ak ikasle onaren saria ezan zion.

XX.mende hasierako Getxon aztarna utzi zuen. Garai hartan bilbotarrek Ingalaterrako estilo atsegin zuten kirolari,modari eta arkitekturari dagokionez eta Manuel M Smith oso ondo ulertu zituen nahi eta behar horiek.

Hala ere ez zen arkitekto garrantzitsu bakarra, aipatzekoak dira Rafael Garamendi, Mario Camiña, Emiliano Amann, Ricardo Bastida edo Fidel Iturria.[5]

Etxebarrieta familia aldatu

Horacio Etxebarrieta (1870-1963) aldatu

 
Horacio Etxebarrieta

Enpresa gizon handia izan zen, eta bere aitaren, Cosme Etxebarrietaren, negozioen ildotik abiatuta bere negozioek mugkak gainditu zituzten eta gaur egungo enpresa boteretsuenen abiapuntua izan ziren; batzuk aipatzearren, Iberia, Iberduero (gaur egungo Iberdrola) edo Cemex.

Juan Sebastian Elkano eskola ontzia eraiki zuen, El Liberal izeneko egunkaria sortu zuen eta Gorteetan Bilboren ordezkaria izan zen 1914tik 1917ra.

Martinez de las Rivas familia[6] aldatu

Bizkaiko beste familia burges garrantzitsuenetako bat Martinez de las Rivas familia izan zen, meatzaritzako eta burdingintzako enpresariak izan ziren, eta "Astilleros del Nervión" enpresaren fundatzaileetako bat. Klan honen aurpegi ezagunena José María Martínez de las Rivas zen, zeinak bere osabarengandik San Francisco de Desierto (Sestao) fabrikako zuzendaritza jaso zuen oinordekotan, eta bertan ontziolak sortu zituen. XX. mende hasierako oligarkia bizkaitarraren zati handi bat bezala, José Maríak Neguri auzoan (Getxo) jauregitxo bat eraiki zuen, itsasoaren aurrean. Proiektu hori Jose Maria Basterra arkitektoak egin zuen 1902an, eta 1918an Manuel M Smith-ek birmoldatu zuen. Beheko taula honetan agertzen den moduan, José Martinez de las Rivas 1893an Sestaoko hiri-jaberik handienetako bat izan zen.

Sestaoko hiri-jaberik handienak 1893 [7]
Jabeak Errenta Gordinak (ptak.) Jabetza kopurua
Sociedad Anónima La Vizcaya 105.000 1
Martínez de las Rivas, José (Sociedad S.F. del Desierto) 42.253 40
Amézaga Yandiola, José 18.090 16
Vildósola, Eduardo 9.234 8
Sociedad Anónima La Iberia 8.400 1
Arana Lupardo, Francisco 7.488 3
García, José 6.530 4
Carranza, Fernando 6.090 6
Sociedad Anónima Aurrera 5.000 1

Kasu honetan, José Martinez de las Rivas San Francisco del Desierto fabrikako jabeak, lantegi honen jabetza eta beste 39 etxebizitzen jabetza ere bazuen, Bilbo Handiko hiri-jabe handienetako bat izaten.

Getxori buruz ari garenean, Neguri auzo moduan duen Bizkaiko herriak, 1850eko hamarkadan desamortizazio bat jasan zuen. Horri esker, kontzentrazio-maila handia zuen lurralde-jabetzaren egitura berri bat eratzea posible izan zen. Erosle handi gutxi batzuek enkantera ateratako azalera gehienak monopolizatu zituzten, Bilboko kapitalari erabat lotuta zegoen jabetzaren bloke berri bat osatuz. Merkataritza-, finantza- edo industria-negozioen aurrean izan zuen jokabidea zehazten zuten errentagarritasun-irizpideak eta xedapen-askatasuna, eta etengabe hedatzen ari zen Bilbon sortutako beharrak, Getxoko lurraldean ere zuzendu ziren.

Getxoko desamortizazioaren erosle partikular nagusiak inbertsioaren balioagatik (1856-1894)
Eroslea Finka kopurua Balioa (ptak.) Azalera (m2) Balioa/azalera (ptk./m2)
Martínez de las Rivas, José María 1 157.150 1.571.500 0,10
Grupo Ituarte, Romo, Irigoyen y Menchaca 1 104.500 440.700 0,24
Elizalde Irazusta, José Antonio 9 74.777 10.185 7,34
Familia Aguirre Labroche 14 66.488 634.439 0,10
Aqueche Aguirremota, José Ramón 3 41.649 2.717 15,33
Landesa Aurteneche, Niceto 7 41.276 6.779 6,10
Patrón Landesa, Juan Bautista 6 39.244 4.652 8,43
Lazurtegui Moja, Francisco 3 38.916 3.134 12,42
Mazas Torre, Diego 4 34.850 3.514 9,92
Cariaga Iturbe, Martina 4 33.702 3.550 9,49

Goiko taulan ikusi daitekeen bezala, irakurri daitezkeen izenak desamortizatutako lurretan inbertsiorik handienak egin zituzten pertsonenak dira. Bertan agertzen da Martinez de las Rivas, lehenengo postuan.

Elvira Larrazabal (1933) aldatu

Elvira Larrazabal Bengoetxea emakumezkoen golfeko lehen profesionala izan zen, eta lehenengo emakumea izan zen Espainiako Federazioaren maisu lizentzia jaso zuena.Bere aita Neguriko Golfeko Errege Sozialeko irakaslea izanik bertan hasi zen 1985an.[5]

Neguri ETAren ikusmiran aldatu

Neguri auzoa ETAren ikusmiran zegoen bertako burgesiaren ideologia politikoarengatik. 90eko hamarkadan ETAk zazpi pertsona bahitu eta horietako bat hil zituen. Kasu guztietan milioi askoko erreskateak bilatu zituen, Bilboko burgesia deituriko familia bateko kide bat bahituta. Neguri auzoa eraldatzen joan zen gutxinaka eta biztanle askok ihes egin zuten. Bahiketa hauekin batera, enpresaburu txikiei xantaia egin diete. [8]

2000 urtetik aurrera ETAk 8 bonba ezarri zituen Getxoko Neguri eta Areeta auzoetan.[9]

Zerbitzuak aldatu

Negurin hainbat zerbitzu desberdin daude; beraien artean, garraioa eta kirola egiteko guneak.

Garraio publikoa: aldatu

 
Aiboa auzoa, eta metroa Aiboa eta Neguri geltokien artean.
    • Bus lineak:
      • A9: Mañaria (2721) ‎→ Urbi (286)
      • 03: Urbi (286) ‎→ Gernika Etorbidea (Telefónica) (201)
      • 13: Ollaretxe 8 (Getxo I) (121) ‎→ Julián Gaiarre 82
      • A3411: Ensanche Plaza (Mapfre) (3945) ‎→ Andra Mari (4149)
      • A3471: Balejo (4172) ‎→ Andra Mari (4096)
  • GetxoBizi: Getxoko bizikleta publikoen zerbitzua da, Negurin bi geltoki daude. [11]
    • Gernikako parkea (10)- 34111
    • Punta Begoña (09)- 34101
  • Bidegorria: Neguri inguratzen duen bidegorria bat dago; hau da, itsasertzea zeharkatzen duen bat eta Algortatik Gobelara joaten den beste bat. [12]

Kirola egiteko guneak: aldatu

  • Ereagako hondartza: Getxoko hondartzarik ezagunenetako bat da, Nerbioi ibaiaren bokalean kokatua. Uretako kirolak egiteko leku aproposa da, hala nola surfa, paddle surfa, windsurfa eta kitesurfa. [13]
  • Neguriko Real Golf Elkartea: Algorta auzoan (Andra Mari) kokatua, golf-zelai honek 9 zulo ditu eta giro lasaia eta atsegina eskaintzen du kirol hau praktikatzeko. [14]
  • Gernikako parkea: Parke hau leku ezin hobea da aire zabaleko kirolak egiteko, hala nola futbola, saskibaloia eta patinajea. Horrez gain, haurrentzako jolasgunea eta atseden hartzeko guneak ere baditu. [15]
  • Getxoko kirol-portua: Neguri auzoan kokatua, kirol-portu honek ur-kirolak egiteko instalazioak ditu, hala nola bela, arrauna eta piraguismoa. [16]
  • Real Club Jolaseta: Neguriko porikiroldegia, bertan mota guztietako kirolak jolasten dira. [17]

Klima aldatu

Neguri zonalde ipar atlantikoan kokatzen da, zeinak klima mesotermikoa duen, neurritsua tenperaturei dagokienez, eta oso euritsua. Urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea edo klima atlantikoa esaten zaio. Klima honetan Ozeano Atlantikoak eragin nabarmena du. Aire masak, zeinen tenperaturak ur ozeaniko epelekin kontaktuan leundu diren, kostaldera iristen dira eta gauaren eta egunaren arteko edo uda eta neguaren arteko gorabehera termikoak ez dira oso nabarmenak izaten. Faktore orografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko isurialde atlantiko osoko euri-kopuru handia azaltzen du, 1.200 eta 2.000 mm arteko batez besteko prezipitazioa urtean. [18]

Ondarea aldatu

Ondare ez materiala aldatu

"El Carmen" Jaiak aldatu

Neguriko jaien lehen aipamena Getxoko Udal Artxiboko espediente batean agertu zen. Espediente horretan 1926ko udako jaien programa laburra jasotzen da. Jai hauek Getxoko Udalak egindako triptiko batean jasotzen ziren.“El Carmen”ko Jaia uztailaren 16aren inguruan ospatzen da Negurin. [19]

“El Carmen”ko Jaiak 1930ra arte bizi izan ziren. Aurrerago, gorabeherak izan zituen; animatzailerik ez zegoelako.Duela urte batzuk berreskuratu ziren; esaterako, 2015ean eta 2016an ospatu egin ziren.[20][3]

 
Negubide Kluba

Negubide Kluba aldatu

Negubide Kluba aisialdirako elkartea da, 1975ean sortu zen Getxoko zenbait gurasok bultzatuta. Elkartea Opus Dei-ren norabide espiritualetik gidatzen dira eta haren ildoko baloreak lantzen dituzte.

Negubide Klubak gazteentzako zenbait jarduera dituzte eskura; batzuk aipatzearren, kirol jarduerak, kultur jarduerak edota haien espiritualitatea lantzeko jarduerak. Gainera, gazteen gurasoei ere jarduera ezberdinak aurkezten zaizkie; esaterako, mahai-inguruak, erretiroak

Elkartearen monitoreak bazkide ohiak izaten dira; horrez gain, prezeptore, batzar betearazle eta zuzendari tekniko bat ere osatzen dute elkartea.

Paseo del Puerto kalean kokatuta daude 10. zenbakian.[21]

Ondare materiala aldatu

Llorente Etxea aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. Algorta Etorbidea kalean dago kokatuta. [22]

 
Neguri auzoan dauden ondare eraiki babestuen mapa.

Basterra Etxe Zaharra  aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. Basterra Etxe Zaharra, Portu kalearen eta Tilos kalearen artean dago kokatuta.[23]

Urizar Etxe Zaharra aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes ertaina jasotzen du. [24]

Isabel Etxe Zaharra aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XIX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du.[25]

Rafael Etxe Zaharra aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du.[26]

Rosa Etxe Zaharra aldatu

 2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [27]

Victoria Etxe Zaharra aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [28]

Ate Gorri aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [29]

 
"El Carmen" eliza

"El Carmen" eliza aldatu

Haren lehenengo harria 1909an bendeinkatu egin zen, urte bat geroago 1910an eliza inauguratu zuten eta behin gehiagotan bedeinkatu egin zuten eliza, honako honetan Iruñako gotzainak bideraduta prozesu guztia. Eliza Paseo del Puerto kalean kokatuta dago. "Nuestra Señora del Carmen" izena dauka baina ezagunagoa da "El Carmen" elizaren izenarekin. Eliza honek ematen dio izena Neguriko jaiei eta auzoaren zati bati.[30]

Los Chopos Hotel Zaharra aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [31]

Jolasetako Usategi Zaharra aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [32]

Baztar Etxe aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [33]

Auzokideen Etxea aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta historizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [34]

Bidarte Etxea aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [35]

 
M.Mª Smith auzokideen etxea

Coinpasa Etxea  aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [36]

Carlos Pradoren Etxea aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes ertaina jasotzen du. [37]

M.Mª Smith Auzokideen Etxea  aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [38]

Etxe Bikoitza aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du.[39]

De Longa Alargunaren Etxe Bikoitza  aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo estilokoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [40]

Etxetxu Etxea aldatu

2001eko maiatzaren 22an Kultura Ondarea izendatu zuten etxe hau. Haren kategoria monumentu-multzoa da. Etxea XX.mendeko eraikina da eta eklektizismo eta neoeuskaldun estiloetakoa da. Eraikin hau babes basikoa jasotzen du. [41]

Neguritar ezagunak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Eustat. «Población de la C.A. de Euskadi por barrios de los municipios de más de 10.000 habitantes, según sexo, grupos de edad y nacionalidad.» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  2. (Gaztelaniaz) Gangoiti, José María Beascoechea. (2002). «La ciudad segregada de principios del siglo XX. Neguri, un suburbio burgués de Bilbao» Historia Contemporánea (24)  doi:10.1387/hc.5972. ISSN 2340-0277. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  3. a b Getxo, Memorias De. (2022-07-06). «MEMORIAS DE GETXO: FIESTAS DE NEGURI (FIESTAS DEL CARMEN)» MEMORIAS DE GETXO (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  4. https://www.redalyc.org/pdf/915/91500318.pdf
  5. a b «Getxo - QUÉ VER - deapie» www.getxo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  6. Vértiz, Francisco. La intervención estatal en la producción de la ciudad. Universidad Nacional de La Plata (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
  7. Mahillo Santos, Juan. (1956-12-31). «LA DECLARACION DE RUINA DE FINCAS URBANAS COMO CAUSA DE RESOLUCION DEL CONTRATO DE ARRENDAMIENTO (EXPEDIENTE MUNICIPAL DE DECLARACION DE RUINA).» Revista de Estudios de la Administración Local y Autonómica: 827–844.  doi:10.24965/reala.vi90.6811. ISSN 1989-8975. (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
  8. Barrio, J.L. del; Goicoechea, C.. (2015-04). «Primum interpretare: para qué sirve un estudio clínico» Revista de la Sociedad Española del Dolor 22 (2): 49–50.  doi:10.4321/s1134-80462015000200001. ISSN 1134-8046. (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  9. (Gaztelaniaz) «Un municipio masacrado» El Correo 2008-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  10. (Gaztelaniaz) «¿Cómo llegar a Neguri en Getxo en Autobús, Metro o Tren?» moovitapp.com 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  11. (Gaztelaniaz) TIER, nextbike by. «Bicicletas públicas en Getxo | Alquila una bicicleta cerca | Getxobizi bike sharing.» www.nextbike.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  12. (Ingelesez) «Bidegorri por Galea» Wikiloc | Trails of the World (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  13. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-03-11). «Playa de Ereaga» turismo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  14. (Gaztelaniaz) «Home» Golf Neguri (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  15. (Gaztelaniaz) Hernández, Marta. (2012-04-04). «Getxo reabre en Neguri el parque Gernika, el más grande de la localidad» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  16. (Gaztelaniaz) «Puerto Deportivo de Getxo» Puerto Deportivo de Getxo (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  17. (Gaztelaniaz) «Real Club Jolaseta» Real Club Jolaseta 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  18. «Euskalmet | Agencia vasca de meteorología» www.euskalmet.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  19. (Gaztelaniaz) «Fiestas en Neguri 5/10» Fiestas.Net (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  20. (Gaztelaniaz) «Fiestas de El Carmen (Neguri Langile) en GETXO» Programa de Fiestas (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  21. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» Asociación Juvenil Negubide (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
  22. «CASA LLORENTE. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  23. «ANTIGUA CASA BASTERRA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  24. «ANTIGUA CASA URIZAR. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  25. «Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  26. «ANTIGUA VILLA RAFAEL. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  27. «ANTIGUA VILLA ROSA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  28. «ANTIGUA VILLA VICTORIA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  29. «ATE GORRI. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  30. (Gaztelaniaz) «Iglesia de El Carmen, Neguri (Vizcaya)» Agustinos (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
  31. «ANTIGUO HOTEL LOS CHOPOS. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  32. «ANTIGUO PALOMAR DE JOLASETA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  33. «BAZTAR ETXE. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  34. «CASA DE VECINOS. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  35. «CASA BIDARTE. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  36. «CASA COINPASA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  37. «CASA DE CARLOS PRADO. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  38. «CASA DE VECINOS DE M. Mª SMITH. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  39. «CASA DOBLE. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  40. «CASA DOBLE DE LA VIUDA DE LONGA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  41. «CASA ETXETXU. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa