Negritoak[1] Hegoaldeko Asian bizi diren zenbait zenbait gizatalde etnikoetako kideak dira. Txikiak dira (140-150 cm artean), kolorez inguruko herrietako kideak baino beltzagoak; buru mesozefaloa eta ile kizkurra dute. Gaur egun, batez ere, Malaysiako penintsulako erdialdean (Semang), Filipinetan (Aetas, Negros) eta Andaman uharteetan bizi dira. Hegoaldeko Asiara iritsi ziren lehen gizakien ondorengoak direla uste da[2]. Beste giza taldeak iritsi ahala, barnealdera eta leku menditsuetara aldatuz joan ziren.

Negrito
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 India (Andaman eta Nikobar uharteak)
 Malaysia
 Filipinak
 Thailandia
Hizkuntza
Erlijioa
Animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Australoideak

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 90. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. V.K. KASHYAP, T. SITALAXIMI, B.N. SARKAR, R. TRIVEDI (2003): «Molecular relatedness of the aboriginal groups of Andaman and Nicobar Islands with similar ethnic populations» The International Journals of Human Genetics 3: 5–11. Krepublishers.com

Kanpo estekak aldatu