Neckar Baden-Württemberg alemaniar estatua hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibaia da.

Neckar
Datu orokorrak
Garaiera89 m
Motaibai
Luzera362 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°30′43″N 8°26′14″E / 49.511944°N 8.437222°E / 49.511944; 8.437222
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera14.000 km²
Arro hidrografikoaNeckar basin (en) Itzuli
Ur-emaria140 m³/s
IturburuaNeckarquelle (en) Itzuli (Villingen-Schwenningen)
(705 m)
BokaleaRhin (Mannheim)
(88 m)

Etimologia aldatu

"Neckar" izena Nicarus edo Neccarus-etik dator, eta hau zelten Nikros-etik. "Nikros" hitzak ur azkarra esan nahi du.

Iturburua aldatu

Ibai honen iturburua Schwenningenen dago, Oihan Beltzean, Danubioren iturburutik gertu.

Ibilbidea aldatu

Suabiako Juratik jeitsi ondoren hiri garrantzitsuak pasatzen ditu, hala nola, Tübingen, Stuttgart, Heilbronn eta Heidelberg. Azkenik Mannheim inguruan egiten du bat Rhin ibaiarekin.

Neckarren ibilgua ontziz ibili ahal izateko egokitu da, halako eran non 1.350 tonako ontziak Plochingen-eraino (Stuttgartetik gora) iristen diren. Stuttgart gune nagusia duen Wurttenberg industria-herriaren ardatza da.

Historia aldatu

1100 urtetik aurrera Oihan Beltzeko egurra Neckar eta Rhin ibaietan zehar jaitsi izan da Herbeheretaraino. Garai batean almadia bidez jaisten ziren, eta gaur egun gabarren bidez jaisten da.

Ibilbidean behera joanaz gaztelu ugari ikus daiteke, Hornberg eta Guttenberg kasu, baita Obrigheim zentral nuklearra ere.

Ibilbideko herriak aldatu

Ibaiadarrak aldatu

 
Esyach ibaiadarra Balingengo Gazteluaren aurrean

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu