Nawal el Saadawi

Idazle eta ekintzaile feminista

Nawal El Saadawi (arabieraz: نوال السعداوى‎, Kafr Tahla, 1931ko urriaren 27a - Kairo, 2021eko martxoaren 21a) egiptoar idazle feminista izan zen.[1]

Nawal el Saadawi

(2012)
Bizitza
JaiotzaKafr Tahla (en) Itzuli1931ko urriaren 27a
HerrialdeaEgiptoko Erresuma  (192 -  1952)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  2021)
BizilekuaKairo
Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo2021eko martxoaren 21a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Sherif Hatata (en) Itzuli  (1964 -  2010)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1966) : Osasun publiko
Kairoko Unibertsitatea 1955) Bachelor of Medicine, Bachelor of Surgery (en) Itzuli : pneumologia
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, mediku idazlea, ginekologoa, eleberrigilea, politikaria, idazlea eta aktibista
Enplegatzailea(k)Duke Unibertsitatea  (1993 -  1996)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Twitter: NawalElSaadawi1 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nawal El Saadawik txikitatik izan zuen idazteko zaletasuna eta trebetasuna, eta gaitasun hori emakumeen egoera ikusarazteko eta feminismoa sustatzeko lanak argitaratzeko erabili zuen.

1971n Emakumeak eta Sexualitatea ikerketa ospetsua argitaratu zuen Egipton; ondorioz, bere lan guztiak debekatu eta osasun-zerbitzuko zuzendari orokorraren kargua kendu zioten. Alabaina, feminismoaren alde lanean jarraitu zuen, eta emakumeen aldeko mugimendua Emakumeen Elkartasunaren Taldean bildu zuen. 1981ean espetxeratu egin zuten, Anwar al-Sadat lehendakariaren Jerusalemgo Bake Hitzarmenarekiko deadostasuna agertzeagatik, eta hurrengo urtean askatu zuten, Anwar al-Sadaten hilketatik hilabetera. Handik gutxira, Egipto utzi eta Londresera ihes egin zuen.

1979-1980 urteetan Nazio Batuen Erakundeko aholkulari izan zen Emakumea Afrikan eta Ekialde Hurbilean programan.

1981ean, berriz, espetxeratu egin zuten, Anwar al-Sadat lehendakariaren Jerusalemgo Bake Hitzarmenarekin ados ez egoteagatik. Hurrengo urtean utzi zuten aske, Anwar al-Sadaten hilketatik hilabetera.

1991n, islamisten heriotza-mehatxuak jaso ondoren, Estatu Batuetara erbesteratu zen, non Washingtoneko Unibertsitateko irakasle izan baitzen. 1996an Egiptora itzuli zen. Bertan emakumeen eskubideen aldeko aktibismoa alde batera utzi gabe jarraitu zuen eta, batez ere, idazten.

Lanak aldatu

Idatzi zituen eleberrien artean, batez ere aipatzekoak dira The fall of the imam (1987) eta God Dies by the Nile, non emakume musulmanek bizi dituzten desberdintasun-egoerak ageri baitiren.

Nolanahi ere, Searching (1968) da, beharbada, bere lanik ezagunena. Liburu horretan, amarekin bizi den hogeita hamar urte inguruko Fouada izeneko emakume kimikari baten istorioa kontatzen du. Egun batean, Farid maitalea ez da hitzordura agertuko, eta Fouadak mundua oinpean desegiten zaiola sentituko du; burua galduta, gizon maitatuaren bila hasiko da Kairoko kaleetan, eta bilaketa hori barruranzko bilaketa bihurtuko da. Horrela, agerian geratuko dira emakume izateagatik bizi izan dituen egoera tamalgarriak.

Sariak aldatu

  • 2003an, Kataluniako Gobernuak Internacional Catalunya saria eman zion, zeinak kulturan, zientzian edo gizarte-gaietan ekarpen handia egin duten pertsonak saritzen baitituen.
  • 2004an, ostera, Europako Kontseiluak North-South saria eman zion, giza-eskubideak eta hegoa eta iparraren arteko elkartasuna eta lankidetza sustatzen dituzten pertsonei ematen zaiena.

Erreferentziak aldatu

  1. «Muere la escritora feminista egipcia Nawal el Saadawi» EL PAÍS 2021-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).

Kanpo estekak aldatu