National Gallery edo Galeria Nazionala[1] Londresko arte museoa da, Trafalgar Square plazaren iparraldean kokatua dagoena. 1250 eta 1900. urteen arteko margolan europarrak ditu ikusgai, Erresuma Batuko arte bildumatik jasotakoak. Ohiko bilduma, 2.3000 margolanez osatua, estatu britainiarrarena da, eta hortaz, sarrera publikoa da. Erakusketa bereziak daudenean baino ez da sarreragatik ordaindu behar. Sei milioi bisitaritik gora izaten ditu urtero, Erresuma Batuko bigarren bisitatuena da eta munduko laugarrena.

National Gallery
National Gallery
Ondasun Ingelesa
Board of Trustees of the National Gallery
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′32″N 0°07′42″W / 51.5089°N 0.1283°W / 51.5089; -0.1283
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1824
Inaugurazioa1824
ZuzendariaGabriele Finaldi (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaWilliam Wilkins (en) Itzuli
EstiloaGeorgian architecture (en) Itzuli
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Ondare Ingelesa1066236
Bisitariak urtean6.011.007
Kontaktua
HelbideaTrafalgar Square, London WC2N 5DN
Telefonoatel:+44 20 7747 2885
Webgune ofiziala
National Galleryko sarrera.

Historia aldatu

Londresko National Gallerya izen handiko museoa bilakatu da mundu mailan, 1824an fundatu zenetik, hain zuzen ere. Hasiera batean museoaren estreinako zuzendaria izandakoaren lanak erakusten ziren bertan (Sir Charles Lock), baina dohaintza pribatuekin handitzen joan zen galeria. Bere tamaina oso handia ez izan arren, Europako beste museo batzuekin alderatuz gero, Louvrea kasu; Artearen Historiako margolan asko erakustegatik bereizten da National Gallerya, garai askotako lanak aurkitu daitezkeelako bertan. Hasiera batean, arte italiar eta holandarrean oinarrituta zegoen museoa, baina apurka-apurka beste arte batzuetara ere egokitu zen.

National Gallery hiru eraikin desberdinetan egon da. Oraingo edifizioa William Wilkinsek hasi zuen, eta zabalkuntza prozesu ugari izan ditu. 2002 eta 2006 urteen artean, Charles Saumarez Smith izan da museo honen arduradun nagusi.

Lan nabarmenak aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: Trafalgar Square, WC2N 5DN
  • Museoaren ordutegia: larunbatetik ostegunera 10:00-18:00, ostiraletan 10:00-21:00
  • Metro geltokia:     Charing Cross

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu