Nathalie Tauziat

tenislari frantziarra

Nathalie Tauziat (okzitaniera arautuan Tausiat),[1] 1967ko urriaren 17an Bangin (Afrika Erdiko Errepublika) jaioa, tenislari lapurtar profesionala izan da. Angelun (Lapurdi) bizi da, bertan Herriko Etxeko kontseilari izatera heldu delarik.[2] Ranking hoberena duen historiako euskal emakumezko tenislaria da eta betiereko euskal tenislaririk onenetakoa.

Nathalie Tauziat

Bizitza
JaiotzaBangi1967ko urriaren 17a (56 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaAngelu
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g606–365
Binaka i/g525–326
Rankinga3 tennis doubles (en) Itzuli (2001eko urriaren 8a)
3 tennis singles (en) Itzuli (2000ko maiatzaren 8a)
 
Pisua63 kilogramo
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak

Kirol-biografia aldatu

Bere karrera profesionala 1984ko WTA sasoiarekin hasi zen eta banakako frantses estatuko txapelduna bihurtu zen 1985ean.

Denbora luzez estatuko lehena izan zen eta erregulartasun handia zuela frogatu zuen: WTAn 1990etik 2001era ia etengabe munduko lehen hogeiren artean kokatuta egon zen.

1997an Davis Koparen parekoa den emakumezkoen Fed Cup edo Federazio Kopa Herbehereen kontra irabazi zuen Frantziako taldeko kidea izan zen; aipatu txapelketan Tauziatek zenbait markaren jabe da: sasoi kopurua (16), kanporaketak (40) eta partidak (52). Binakakoetan ere frantses estatuko onena da (20 partida irabaziak, 9 galduak).

Adinez nagusitzen hasi zenean lortu zituen arrakastarik handienak; Top Ten-en (munduko lehen hamar postuak) 30 urte bete eta gero sartu zen estrainekoz eta Grand Chelemeko bere final bakarra 1998ko uztailaren 11n jokatu zuen Wimbledongo txapelketan, non Jana Novotnák irabazi zion. 1925ean Suzanne Lenglenek lortu ostean estatuko lehen emakumea izan da final horretara pasatzen. 1998 urtea amaitu zenean miloi dolarreko irabaziak gainditu zituen eta horretan ere frantses estatuko lehen andrea izan zen. 1999an baino ez zuen lortu WTAko bi txapelketa irabaztea (Kremlin Cup Moskun eta Leipzigekoa Alemanian).

2000ko otsailean bere titulurik inportanteena lortu zuen Pariseko Open Gaz de France delakoan, finalean Serena Williamsi irmoki irabaziz. Zenbait aste beranduago, 30 urteak beteak zituela, munduko 3. postua lortu zuen eta horrela adin honekin sailkapen hori lortzen zuen andrazko jokalaririk zaharrena izatea erdietsi zuen.

2001ean Kimberly Porekin AEBetako Irekia edo US Open delako finalera pasatu zen.

Nathalie Tauziatek WTAko zirkuituan 33 titulu lortu ditu, horietako 25 binakakoetan. 2004an Jacques Chirac presidenteak estatuaren esker ona adierazteko balio duen Ohorezko Legioa izenekoaren zaldun bihurtu zuen, nazioarteko tenisari eginiko ekarpenengatik.

Olinpiar Jokoei dagokienez, hirutan hartu du parte: 1988, 1992 eta 1996an.

Hamahiru urte zituenetik 2003an erretiratu arte entrenatzaile berdinarekin egon izan da, Régis de Camaretekin hain zuzen. Sakea eta bolea ziren bere kolpe kuttunak.

Arlo pertsonala aldatu

2000an Les dessous du tennis féminin ("Andrazko tenisaren alde izkutua") liburua argitaratu zuen.[3] Bertan jokalari profesional baten bizitzaren egunerokoa kontatzen du eta emakumezko tenisean pairatzen den diruzalekeria ere salatzen du, baita glamourrak kirol-emaitza soilen aurrean neurriz kanpo jartzen ari dela adierazi ere.

Euskal Herrian aldatu

Afrikan jaio bazen ere, Sant Tropetzen (Okzitania) bizi ostean Lapurdira bizi izatera etorri zen.

WTAn bere banakako lehen titulua Baionan lortu zuen 1990ean. 1991ean binakakoa ere irabazi zuen, Patricia Tarabini argentinarraren laguntzaz, Lapurdiko hiriburuko txapelketan.

Euskal Herritik hurbil, Cap Bertonen (Landak, Okzitania), tenis akademia bat sortu zuen 1994an.

Ramuntxo Palaurenarekin ezkonduta dago 2005eko uztailaren 16tik eta hiru alabaren ama da. Didier Deschamps futbolari-ohi eta entrenatzailearen lehengusina da. Angeluko Herriko Etxeko kontseilaria izan zen 2008 arteko auzapeza izan zen Robert Villenaveren zerrendan.

Final nagusiak aldatu

Grand Slamekoak aldatu

Banaka 1 (0 titulu, 1 finalista) aldatu

Postua Urtea Txapelketa Azala Finaleko aurkaria Finaleko emaitza
Finalista 1998 Wimbledongo txapelketa Belarra   Jana Novotná 6–4, 7–6(2)

Binaka: 1 (0 titulu, 1 finalista) aldatu

Postua Urtea Txapelketa Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitza finalean
Finalista 2001 AEBetako Irekia Gogorra   Kimberly Po   Lisa Raymond
  Rennae Stubbs
6–2, 5–7, 7–5

Urte Amaierako Txapelketako finalak aldatu

Binaka: 2 final (0 titulu, 2 finalista) aldatu

Postua Urtea Egoitza Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitzak finalean
Finalista 1997 New York Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Jana Novotná
6–7(5), 6–3, 6–2
Finalista 1998 New York Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Natasha Zvereva
6–7(6), 7–5, 6–3

Tituluak (33) aldatu

Banaka (8) aldatu

Legend (Banaka)
WTA Txapelketa (0)
Grand Slam (0)
I maila (1)
II maila (3)
III maila (3)
IV maila (0)
V maila(1)
Tituluak azalaren arabera
Gogorra (2)
Lur harrotua (0)
Belarra (3)
Moketa (3)
Zkia. Data Txapelketa Azala Aurkaria finalean Emaitza finalean
1. 1990eko irailaren 24 WTA, Baiona Gogorra (indoor)   Anke Huber 6–3, 7–6(8)
2. 1993ko azaroaren 1 Bell Challenge, Quebec Hiria Gogorra (indoor)   Katerina Maleeva 6–4, 6–1
3. 1995eko ekainaren 19 AEGON International, Eastbourne Belarra   Chanda Rubin 3–6, 6–0, 7–5
4. 1997ko ekainaren 9 DFS Classic, Birmingham Belarra   Yayuk Basuki 2–6, 6–2, 6–2
5. 1999ko urriaren 18 Kremlin Cup, Mosku Moketa (indoor)   Barbara Schett 2–6, 6–4, 6–1
6. 1999ko azaroaren 1 WTA Leipzig Moketa (indoor)   Květa Peschke 6–1, 6–3
7. 2000ko otsailaren 7 Open Gaz de France, Paris Moketa (indoor)   Serena Williams 7–5, 6–2
8. 2001eko ekainaren 11 Birmingham Belarra   Miriam Oremans 6–3, 7–5

Binaka (25) aldatu

Legend (Banaka)
WTA Txapelketa (0)
Grand Slam (0)
I maila (4)
II maila (9)
III maila (6)
IV maila (5)
V maila (1)
Tituluak azalaren arabera
Gogorra (6)
Lur harrotua (5)
Belarra (1)
Moketa (13)
Zkia. Data Txapelketa Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitza finalean
1. 1987ko irailaren 28 Clarins Open, Paris Lur harrotua   Isabelle Demongeot   Sandra Cecchini
  Sabrina Goleš
1–6, 6–3, 6–3
2. 1988ko maiatzaren 9 Alemaniako Open, Berlin Lur harrotua   Isabelle Demongeot   Claudia Kohde-Kilsch
  Helena Suková
6–2, 4–6, 6–4
3. 1988ko urriaren 17 Zuricheko Opena Moketa (indoor)   Isabelle Demongeot   Claudia Kohde-Kilsch
  Helena Suková
6–3, 6–3
4. 1989ko maiatzaren 1 Betty Barclay Cup, Hamburgo Lur harrotua   Isabelle Demongeot   Jana Novotná
  Helena Suková
erretiratzea
5. 1990eko urriaren 22 Brighton International Moketa   Helena Suková   Jo Durie
  Natasha Zvereva
6–1, 6–4
6. 1991eko irailaren 23 WTA Baiona Moketa (indoor)   Patricia Tarabini   Rachel McQuillan
  Catherine Tanvier
6–3, erretiratua
7. 1993ko urtarrilaren 11 Melbourneko Txapelketa Gogorra   Nicole Bradtke   Cammy MacGregor
  Shaun Stafford
1–6, 6–3, 6–3
8. 1994ko abuztua LA Women's, Manhattan Beach Gogorra   Julie Halard   Jana Novotná
  Lisa Raymond
6–1, 0–6, 6–1
9. 1994ko urriaren 31 Bell Challenge, Quebec Hiria Moketa (indoor)   Elna Reinach   Chanda Rubin
  Linda Wild
6–4, 6–3
10. 1995eko otsailaren 22 Generali Ladies, Linz Moketa (indoor)   Meredith McGrath   Iva Majoli
  Petra Schwarz
6–1, 6–2
11. 1996ko irailaren 30 WTA Leipzig Moketa (indoor)   Kristie Boogert   Sabine Appelmans
  Miriam Oremans
6–4, 6–4
12. 1996ko urriaren 21 BGL Luxenburgoko Open Moketa (indoor)   Kristie Boogert   Dominique Monami
  Barbara Rittner
2–6, 6–4, 6–2
13. 1997ko otsailaren 3 Linz Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Eva Melicharová
  Helena Vildová
4–6, 6–3, 6–1
14. 1997ko azaroaren 3 Ameritech Cup, Chicago Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Monica Seles
6–3, 6–2
15. 1998ko otsailaren 23 Linz Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Anna Kurnikova
  Larisa Neiland
6–3, 3–6, 6–4
16. 1998ko maiatzaren 18 Estrasburgoko Nazioartekoak Lur harrotua   Alexandra Fusai   Yayuk Basuki
  Caroline Vis
6–4, 6–3
17. 1998ko abuztuaren 22 Pilot Pen Tennis, New Haven Gogorra   Alexandra Fusai   Jana Novotná
  Mariaan de Swardt
6–1, 6–0
18. 1999ko otsailaren 8 ECM Open, Prostějov Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Květa Peschke
  Helena Vildová
3–6, 6–2, 6–1
19. 1999ko maiatzaren 10 Berlin Lur harrotua   Alexandra Fusai   Jana Novotná
  Patricia Tarabini
6–3, 7–5
20. 2000ko ekainaren 19 International Women's Open, Eastbourne Belarra   Ai Sugiyama   Lisa Raymond
  Rennae Stubbs
2–6, 6–3, 7–6(3)
21. 2000ko abuztuaren 14 Kanadako Mastersa, Montreal Gogorra   Martina Hingis   Julie Halard-Decugis
  Ai Sugiyama
6–3, 3–6, 6–4
22. 2000ko irailaren 25 Luxenburgo Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Lubomira Bacheva
  Cristina Torrens
6–3, 7–6(0)
23. 2001eko martxoaren 19 Miamiko Mastersa, Key Biscayne Gogorra   Arantxa Sánchez Vicario   Lisa Raymond
  Rennae Stubbs
6–0, 6–4
24. 2001eko abuztuaren 6 Manhattan Beach Gogorra   Kimberly Po   Nicole Arendt
  Caroline Vis
6–3, 7–5
25. 2001eko irailaren 24 Leipzig Moketa (indoor)   Elena Likhovtseva   Květa Peschke
  Barbara Rittner
6–4, 6–2

Finalista (47) aldatu

Banaka (14) aldatu

Zkia. Data Txapelketa Azala Aurkaria finalean Emaitza finalean
1. 1988ko uztailaren 11 Nizako Open Lur harrotua   Sandra Cecchini 7–5, 6–4
2. 1988ko abuztuaren 22 WTA New Jersey, Mahwah Gogorra   Steffi Graf 6–0, 6–1
3. 1990eko otsailaren 5 VS of Kansas, Wichita Gogorra (indoor)   Hegoafrika Dinky Van Rensburg 2–6, 7–5, 6–2
4. 1991eko urriaren 7 Zurich Open Moketa (indoor)   Steffi Graf 6–4, 6–4
5. 1992ko martxoaren 23 Pilot Pen Tennis, San Antonio Gogorra   Martina Navrátilová 6–2, 6–1
6. 1992ko irailaren 28 WTA Baiona Gogorra (indoor)   Manuela Maleeva 6–7(4), 6–2, 6–3
7. 1996ko ekainaren 10 DFS Classic, Birmingham Belarra   Meredith McGrath 2–6, 6–4, 6–4
8. 1997ko urriaren 13 Zürich Moketa (indoor)   Lindsay Davenport 7–6(3), 7–5
9. 1997ko azaroaren 3 Ameritech Cup, Chicago Moketa (indoor)   Lindsay Davenport 6–0, 7–5
10. 1998ko ekainaren 22 Wimbledongo txapelketa Belarra   Jana Novotná 6–4, 7–6(2)
11. 1998ko azaroaren 2 WTA Leipzig Moketa (indoor)   Steffi Graf 6–3, 6–4
12. 1999ko ekainaren 7 Birmingham Belarra   Julie Halard-Decugis 6–2, 3–6, 6–4
13. 1999ko ekainaren 14 International Women's, Eastbourne Belarra   Natasha Zvereva 0–6, 7–5, 6–3
14. 2001eko otsailaren 19 Dubai Tennis Championships Gogorra   Martina Hingis 6–4, 6–4

Binaka (33) aldatu

Zkia. Data Txapelketa Azala Bikotekidea Aurkariak finalean Emaitza finalean
1. 1988ko uztailaren 11 Nizako Open Lur harrotua   Isabelle Demongeot   Catherine Suire
  Catherine Tanvier
6–4, 4–6, 6–2
2. 1988ko urriaren 24 Brighton International Moketa   Isabelle Demongeot   Lori McNeil
  Betsy Nagelsen
7–6(5), 2–6, 7–6(3)
3. 1989ko urriaren 16 Zurich Open Moketa (indoor)   Judith Wiesner   Jana Novotná
  Helena Suková
6–3, 3–6, 6–4
4. 1990eko otsailaren 12 Ameritech Cup, Chicago Tapiza (indoor)   Arantxa Sánchez Vicario   Martina Navrátilová
  Anne Smith
6–7(9), 6–4, 6–3
5. 1991eko apirilaren 22 Bartzelona Kia Lur harrotua   Judith Wiesner   Martina Navrátilová
  Arantxa Sánchez Vicario
6–1, 6–3
6. 1991eko uztailaren 29 San Diego Open Gogorra   Gigi Fernández   Jill Hetherington
  Kathy Rinaldi Stunkel
6–4, 3–6, 6–2
7. 1992ko apirilaren 20 Bartzelona Lur harrotua   Judith Wiesner   Conchita Martínez
  Arantxa Sánchez Vicario
6–4, 6–1
8. 1993ko azaroaren 1 Bell Challenge, Quebec Hiria Moketa (indoor)   Katerina Maleeva   Katrina Adams
  Manon Bollegraf
6–4, 6–4
9. 1994ko apirilaren 18 Bartzelona Lur harrotua   Julie Halard-Decugis   Larisa Neiland
  Arantxa Sánchez Vicario
6–2, 6–4
10. 1996ko otsailaren 12 Open Gaz de France, Paris Moketa (indoor)   Julie Halard-Decugis   Kristie Boogert
  Jana Novotná
6–4, 6–3
11. 1996ko martxoaren 4 BNP Paribas Open, Indian Wells Gogorra   Julie Halard-Decugis   Chanda Rubin
  Brenda Schultz
6–1, 6–4
12. 1996ko ekainaren 10 DFS Classic, Birmingham Belarra   Lori McNeil   Elizabeth Smylie
  Linda Wild
6–3, 3–6, 6–1
13. 1996ko azaroaren 4 Bank of the West Classic, Oakland Moketa (indoor)   Irina Spîrlea   Lindsay Davenport
  Mary Joe Fernández
6–1, 6–3
14. 1997ko martxoaren 3 Indian Wellseko Mastersa Gogorra   Lisa Raymond   Lindsay Davenport
  Natasha Zvereva
7–5, 6–2
15. 1997ko ekainaren 9 Birmingham Belarra   Linda Wild   Katrina Adams
  Larisa Neiland
6–2, 6–3
16. 1997ko abuztuaren 18 Pilot Pen Tennis, Atlanta Gogorra   Alexandra Fusai   Nicole Arendt
  Manon Bollegraf
6–7(5), 6–3, 6–2
17. 1997ko urriaren 20 Quebec Hiria Gogorra (indoor)   Alexandra Fusai   Lisa Raymond
  Rennae Stubbs
6–4, 5–7, 7–5
18. 1997ko azaroaren 17 WTA Tour Championships, New York Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Jana Novotná
6–7(5), 6–3, 6–2
19. 1998ko martxoaren 2 Indian Wellseko Mastersa Gogorra   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Natasha Zvereva
6–4, 2–6, 6–4
20. 1998ko maiatzaren 11 Alemania Open, Berlin Lur harrotua   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Natasha Zvereva
6–3, 6–0
21. 1998ko abuztuaren 3 San Diego Gogorra   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Natasha Zvereva
6–2, 6–1
22. 1998ko azaroaren 16 Chase Championships, New York Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Lindsay Davenport
  Natasha Zvereva
6–7(6), 7–5, 6–3
23. 1999ko otsailaren 15 Faber Grand Prix, Hannover Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Serena Williams
  Venus Williams
5–7, 6–2, 6–2
24. 1999ko maiatzaren 3 Erromako Mastersa Lur harrotua   Alexandra Fusai   Martina Hingis
  Anna Kournikova
6–2, 6–2
25. 1999ko maiatzaren 17 Estrasburgoko Nazioartekoak Lur harrotua   Alexandra Fusai   Elena Likhovtseva
  Ai Sugiyama
2–6, 7–6(6), 6–1
26. 1999ko urriaren 11 Zürich Gogorra (indoor)   Natasha Zvereva   Lindsay Davenport
  Rennae Stubbs
6–2, 6–2
27. 2000ko urtarrilaren 31 Toray Pan Pacific Open, Tokio Moketa (indoor)   Alexandra Fusai   Martina Hingis
  Mary Pierce
6–4, 6–1
28. 2000ko urriaren 16 Generali Ladies Linz Moketa (indoor)   Ai Sugiyama   Amélie Mauresmo
  Chanda Rubin
6–4, 6–4
29. 2001eko otsailaren 5 Paris Moketa (indoor)   Kimberly Po   Iva Majoli
  Virginie Razzano
6–3, 7–5
30. 2001eko otsailaren 12 Nizako Mazioartekoak Moketa (indoor)   Kimberly Po   Émilie Loit
  Anne-Gaëlle Sidot
1–6, 6–2, 6–0
31. 2001eko ekainaren 11 Birmingham Belarra   Kimberly Po   Cara Black
  Elena Likhovtseva
6–1, 6–2
32. 2001eko abuztuaren 27 AEBetako Irekia, New York Gogorra   Kimberly Po   Lisa Raymond
  Rennae Stubbs
6–2, 5–7, 7–5
33. 2002ko ekainaren 10 DFS Classic, Birmingham Belarra   Kimberly Po   Shinobu Asagoe
  Els Callens
6–4, 6–3

Grand Slam-eko banakako esku-hartzeen kronologia aldatu

Txapelketa 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 Oro har SR Oro har irabazi-galdu
Australiako Open EZ EZ EO EZ EZ EZ EZ EZ EZ 4R 1R EZ EZ EZ EZ EZ 2R EZ 0 / 3 4-3
Frantziako Open 1R 3R 2R 4R 4R 1R 4R QF 4R 3R 2R 3R 2R 3R 1R 2R 3R 1R 0 / 18 30-18
Wimbledongo txapelketa EZ EZ 2R 2R 2R 1R 4R 4R QF 4R 3R 3R 3R QF F QF 1R QF 0 / 16 40-16
AEBetako Irekia EZ EZ 1R 2R 2R 3R 4R 1R 2R 4R 2R 3R 2R 1R 4R 3R QF 4R 0 / 16 27-16
SR 0 / 1 0 / 1 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 4 0 / 4 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 3 0 / 4 0 / 1 0 / 53 101-53

EO = txapelketa ez ospatua. EZ = ez zuen parte hartu. SR = Grand Slam-ean irabazitako txapelketen eta parte hartu zuen txapelketa-kopuruaren arteko ratioa. R = zenbatgarren round edo kanporaketatara heldu. QF = final laurdenak F = finala

Erreferentziak aldatu

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) tausin haritz mota bat dela dio, Quercus Pyrenaica.
  2. Le Parisien Tauziaten hautagaitzaz.
  3. Sakelako liburua (ISBN 2-290-31219-3)

Kanpo estekak aldatu