Narciso Yepes[1] (berez, Narciso García Yepes) espainiar gitarra-jotzailea izan zen (Lorca, 1927ko azaroaren 14a - Murtzia, 1997ko maiatzaren 3a). Valentziako kontserbatorioan ikasi zuen Vicente Asensiorekin. 1947an, Ataúlfo Argentarekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin egin zuen aurkezpena, J. Rodrigoren Concierto de Aranjuez obrarekin. 1950ean, interpretazio-ikasketak egin zituen Parisen Gieseking eta Enescorekin. Hamar hariko gitarra erabili zuen, eta mundu osoan eman zituen kontzertuak. 1952an Joko debekatuak filmerako idatzi zuen musika oso ezaguna egin zen. Musikagile askok idatzi zuten Yepesentzat; besteak beste, J. Rodrigo, E. Halffter, C. Halffter, Balada, Montsalvatge eta Ruiz Pipó musikagileek.

Narciso Yepes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNarciso García Yepes
JaiotzaLorca1927ko azaroaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMurtzia1997ko maiatzaren 3a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikagilea, lauta-jotzailea, classical guitarist (en) Itzuli eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Izengoitia(k)Narciso Yepes
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuagitarra
Lauta
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli

narcisoyepes.org…
IMDB: nm0947549 Spotify: 5JGhqXGzv9PQznmDxauQ9w iTunes: 4315679 Musicbrainz: 2c960ed5-a832-4ad3-a8c5-10190e5e19d1 Discogs: 341147 Allmusic: mn0000577686 Deezer: 311644 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narciso Yepes