Napoliko Palazzo Reale

Napoliko Errege Jauregia (italieraz: Palazzo Reale di Napoli) eraikin historiko bat da, Napolin dagoena, Italian. Multzoaren barruan sarturik daude jauregiko eraikina, lorategiak eta San Carlo antzokia. Piazza del Plebiscito izeneko plaza zabalean kokaturik dago, hiriaren erdialdean.

Napoliko Palazzo Reale
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
HiriaNapoli
Koordenatuak40°50′10″N 14°14′57″E / 40.83614°N 14.24928°E / 40.83614; 14.24928
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1919
JabeaItalia
KomisarioaHouse of Bourbon-Two Sicilies (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaDomenico Fontana
Estiloapizkundetar arkitektura
Solairuak3
Azalera7.000 m²
Ondarea
Objetu kopurua1.156 item (en) Itzuli eta 1.330 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean68.461
Kontaktua
HelbideaPiazza del Plebiscito 1, 80132 Napoli
E-postamailto:pm-cam.palazzoreale-na@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-081-580-8255
Webgune ofiziala

Borboi etxeko erregeek Bi Sizilietako Erresumako tronuan egon bitartean (1734-1860) erabili zituzten Napoli eta inguruko lau egoitzetako bat da; besteak, Casertako jauregia, Capodimonteko jauregia eta Porticiko jauregia izan ziren, Vesuvio sumendi ondoan. Karlos III.a izan zen jauregia okupatu zuen lehen erregea, eta Frantzisko II.a azkena, 1861ean Bi Sizilietako erresuma Italiar Errepublikan integratu eta tronua galdu zuen arte.

Historia aldatu

Jauregiaren eraikuntza 1601ean hasi zen, Lemosko VI. Konde eta Napoliko Erregeorde zenak, Fernando Ruíz de Castrok, aginduta, Espainiako Felipe III.ak Napolira joateko bidaia egiten zuenerako, baina Erregeak inoiz ez zuen bidaia hori egin. Hasierako proiektua Domenico Fontanari enkargatu zioten, Sixto V.a Aita Santuarentzat Erroman hainbat lan garrantzitsu egin zituen arkitektoari. Fontanak eraikin errenazentista-berantiar bat proiektatu zuen, Castel Nuovoko lorategien eta Palazzo Vicereale (geroago eraitsia izango zena) delakoaren eta Largo di Palazzo izena zuen (gaurko Piazza del Plebiscito) zabalgunearen artean.

Jauregi berria berehala bihurtu zen Napoliko bizitza politiko eta sozialaren erdigunea.

1734tik aurrera, gortea behin betiko Napolin kokatu zenetik aurrera alegia, hainbat zaharberritza-lan egin ziren jauregian, nahiko kontserbazio-egoera eskasean zegoelako; horrela, estilo barrokoagoa eman zioten zenbait lan egin ziren. Geroago, Fernando II.a Bi Sizilietakoaren erregealdian, jauregian kontzentratu ziren Estatuaren botereak, eta, hartara, Napoliko Errege-Jauregia Bi Sizilietako Erresumako botere absolutuaren erdigunea izatera iritsi zen.

Kanpo estekak aldatu