Nao[1] frankobordo handi bat, lauki-formako belak zituzten hiru masta eta brankan eta txopan gazteluak izateagatik nabarmentzen zen ontzia da. XV. mendean naoek eta karrakek Erdi Aroko kokak ordezkatu zituzten bezala, XVI. mendearen bigarren erdian galeoiak, urkak, pinazak eta filiboteak ere naoak eta karrakak ordezkatu zituzten.

Victoria naoaren 1992an egindako erreplika, jatorrizkoa Ondarroan egin zuten.

Koken hiru ezaugarri heredatu zituzten: krosko biribila, korasta lema eta txopazko gaztelua, baina kokek ez bezala, masta bat edo bi gehiago eraman zituzten: trinketa – askotan, eroria, hau da, pixka bat aurrerantz okertuta –, nagusia eta mesana, brankako gaztelutik proiektatzen zen masprezaz gain. Karabelaren eta naoaren arteko aldea, karabelek, frankobordo baxuagoa zutela da, bela latindarak erabiltzen zituztela (triangeluarrak, gaztelar karabela batzuek bela karratuak izan zituzten arren) eta, txopazko gaztelua zuten arren, brankazko gaztelurik ez zutela. Naoetan eta karraketan, frankobordoa altuagoa zen, belak karratuak ziren eta gaztelu bat zuten, bai txopan bai brankan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1991]

Kanpo estekak aldatu