Nammu (sumerreraz: 𒀭𒇉 dNAMMA = dENGUR), jatorrizko ozeanoan, "uretako abismoa" identifikatzen duen jainkosa mesopotamiarra da. Nammu, lehen jainkosa eta guztiaren jatorria izan zen. Jaiotzaren jainkosa, bere gurtza gunea, Urren egon zen, nagusiki. Testu askotan, Anuren ezkontide eta Enkiren ama bezala identifikatzen da, eta ura sorrarazteko ahalmena du. Alternatiboki, Ki lurra eta Anu zeruaren sortzaile bezala agertzen da. Beste jainko batzuk ere sortu zituela aipatzen da, eta sig-en-sig-du izeneko izaki batzuk bildutako buztina moldeatu zuela, bizia eman ziola, eta horrela, Ninmah eta Enkirekin batera, gizakia sortu zuen.

Kanpo estekak aldatu