Nafarroako lantzariak

Nafarroako lantzariak (gaztelaniaz: Lanceros de Navarra) Lehen Gerra Karlistan Tomas Zumalakarregik sortutako zalditeriazko unitate militarra izan zen.

Albúm de las tropas carlistas del norte liburuaren margolana.

Lehendabizikoz Vianako guduan hartu zuten parte non Carondeleten zalditeriaren aurka jo zuten, Mendabiarako bidean. Arrakasta itzela izan zuten liberalen "Errege-guardia"- eliteko zalditeria zena- ihesean jarri zutelako, Zumalakarregik berak zuzendutako eraso pare baten ostean.

Bertan eta bere kapitaina zen Henningsenen esanetan "kosako biribilak ematen zuten", berokirik gabe eta buruan zapi bat besterik ez zeramatzatela[1]. 1835. urterako, aldiz, uniformea zuten: sable, kapa, lantza eta larruzko estalkia.

Erreferentziak aldatu

  1. Henningsen, C.F.. (1836). The most striking events of a twelvemonth's campaign with Zumalacarregui, in Navarre and the Basque Provinces. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.