Nafarroako Museoa

Iruñean dagoen museoa

Nafarroako Museoa Iruñean dagoen historia eta arte museo bat da, historiaren garai guztietako lanak biltzen dituena, baldin eta Nafarroan eginak edo aurkituak izan diren edo Nafarroarekin zerikusia duten. Bilduma finkoa kronologikoki antolaturik dago, eta aldizkako erakusketak ere izan ohi ditu, batez ere arte garaikidekoak. Nafarroako Museoan daude, bertzeak bertze, Abaunzko mapa, Lergako hilarria, Iruñeko harresiaren mosaikoa, Leireko kutxatila edo Goyaren San Adriango markesaren erretratua. Pompeloko togatusa ere museoan dago une honetan, eta hor egonen da gutxienez 2024. urte arte -baina Gobernua saiatzen ari da betiko egon dadin[1]-, eta "laster" Irulegiko eskua ere museoan erakutsiko dute[2][3].

Nafarroako Museoa
Bi sarrerak, museoarena eta kaperarena Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1956
Webguneahttp://www.museodenavarra.navarra.es

Nafarroako Museoa publikoa da, 1956an ireki zuten eta egun Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du.

Kokalekua aldatu

Museoa Iruñeko Alde Zaharrean dago, Santo Domingoko aldapan, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eraikinetik gertu. Aldapa igota, eskuinean eskailera batzuk daude -malda bat aurreraxeago- eta horiek igota ailegatzen ahal da museoaren sarrera nagusira.

Aldapako eskaileren ondoan San Ferminen irudi ospetsua dago. Sanferminetako entzierro bakoitza hasi baino lehenago, korrikalariek irudi horri kantatzen diote hiru aldiz. Dena dela, zehaztu beharrekoa da urtean zehar egoten den irudia ez dela sanferminetan erabiltzen dutena.

Ordutegia aldatu

  • Asteartetik larunbatera: 09:30-14:00 eta 17:00-19:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Astelehenetan, itxita. Baita jaiegun hauetan ere: urtarrilak 1, uztailak 7 eta abenduak 25.

Eraikina aldatu

Museoa XVI. mendeko Errukiaren Andre Mariaren Ospitalea izandakoan kokaturik dago, baina jatorrizko eraikinetik aurrealdea eta kapera baino ez ditu mantendu. Etxaurrea 1556an Juan Villarreal eta Martin Azkaratek egin zuten, Iruñeko eraikin zibil pizkundetar bakarra izanik.

Kaperak itxurazko erretaula fatxada du, Garesko XVII. mendeko ermita batetik ekarria. Kaperak Juan Antxetak 1547 eta 1550 artean egin zuen gotiko-pizkundetar estiloan.

1932an ospitalea kendu eta Nafarroako Ospitaleak ordezkatu zuen. 1952an José Yarnozek berreraiki zuen.

1986an Jordi Garcés eta Enric Soriak berrikuntza egin eta museoa berritu eta berrantolatu zuten.

Lanak aldatu

Lan gehienak 1860ko Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzarrak eta 1940an Vianako Printze Erakundeak bildu zituzten. Agian nabarmenekoa Leireko kutxatila izan daiteke, 1000. inguruko islamdar artearena.

Museoko artelan nabarmenen iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Chivite Lehendakariak iragarri du Gobernua lanean ari dela Ponpeloko Togadoa Nafarroan modu iraunkorrean gera dadin» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  2. Gorraiz, Uxue Rey. (2023-06-20). «Irulegiko aztarnategian inoiz egin den indusketa kanpainarik luzeena abiatu du Aranzadik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-14). «La Mano de Irulegi será expuesta en el Museo de Nafarroa desde el segundo semestre de 2024» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Bibliografia aldatu

  • Sarasa Asiain, Alfredo. (2006). Guía de arquitectura de Pamplona y su Comarca. Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ISBN 84-611-3284-X..

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea