Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak

Wikimediako zerrenda artikulua

Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak erregearentzat lan egiten zuten zenbait ogibideak ziren. X. eta XI. mendeetan, normalean nobleziaren semeek eginak ziren, bertan bere heziketa osatzen zuten bitartean. Ofizial hauek askotan lanpostua txandakatzen zuten eta zaila da bere izendapen data zehatza jakitea. Bere izena ere askotan ezezaguna da, izan ere, orduko agirietan bere latinezko titulua baino ez da agertzen, askotan lekuko moduan. Hasieran behin heziketa osatuta bere jaurerrietara itzuli arren, XI. mendearen amaieran luzaroan egoten ziren bere ogibideetan, bizitza osorako titulua balitz.

Behean agertzen diren zerrendak ez dira osoak, izan ere, erabilitako iturrietan denbora-hutsune luzeak daude. Ogibide bakoitzak zuen latinezko izenak ere aldatu zuen denboran zehar.

1362an Karlos II.ak botiliario, ezkutari, txanbelan, kleriko, maiordomo, kapilau, sukaldari, forratzaile, ganberazain, diruzain, harakin, aitor-entzule, morroiak eta zaldizainak zituen. Gainera, Frantziako gortean sorturiko kondestable ere zuen[1][2][3]

Maiordomoa aldatu

Maiordomoa (latinez maior domus) Gorteko ofizial nagusia izan zen, beste ofizialak zuzentzen zituena. Litekeena da ofizioa errotaziozkoa izatea, izenek askoz aldatzen dutelako. 1072ko agiri batean, Antso IV.a Nafarroakoaren garaikoa, Gartzia Fortunek maiordomo eta botiliarioa zen batera.

Izena Lehendabiziko
aipamena
Azken
aipamena
Titulua
Gomez Aureliez 952 959 Maior domus
Gomez 992 992 Maior domus
Gartzia Antso 996 996 Maior domus
Lupo Antso 1011 1024 Maior domus
Lope Lopez 1015 1015 Maior domus
Gomez Antso 1018 1033 Maior domus
Alvaro Fortun 1040 1042 Maior domus
Galindo Eneko 1042 1042 Maior domus, Maior quoquorum
Fortun Belasko 1047 1047 Maior domus
Ximeno Mancionez 1054 1060 Maior domus
Eneko Antso 1056 1066 Maior domus
Gartzia Enerko 1063 1064 Maior domus
Gartzia Fortun 1071 1073 Maior domus
Lope Belasko 1072 1076 Maior domus, baita Botellarius ere
Belasko Gartzia 1078 1087 Maior domus

Koparia aldatu

Koparia (latinez pincerna, architriclinus edo propinator) Gortea elikatzeko arduratzen zen ofiziala izan zen. Maiordomo bezala, litekeena da errotaziozkoa izatea.

Izena Lehendabiziko
aipamena
Azken
aipamena
Titulua
Fortun Ximeno 956 956 Pincerna
Antso Fortun 997 997 Architriclinus
Aurelio Antso 1018 1031 Architriclinus
Gartzia Antso 1024 1024 Architriclinus
Galindo Lopez 1040 1040 Pincerna
Eneko Lopez 1042 1042 Architriclinus
Fortun Eneko 1063 1066 Pincerna
Lope Eneko 1063 1063 Pincerna
Antso Aznar 1068 1072 Pincerna, Propinator (1072)
Gartzia Fortun 1071 1071 Pincerna

Botiliarioa aldatu

Botiliarioa (latinez botellarius edo botecarius) upeltegiaz arduratzen zen ofiziala izan zen, egungo sommelier baten moduan. Ez du ematen errotaziozko ogibidea zenik baina zenbait botiliario kopariak ere izan ziren.

Izena Lehendabiziko
aipamena
Azken
aipamena
Titulua
Lope Eneko 1011 1020 Botellarius
Aznar Fortun 1015 1015 Botellarius
Antso Ximeno 1033 1033 Botellarius
Ximeno Antso 1040 1040 Botellarius
Belasko Gartzia 1056 1064 Botellarius
Lope Muñoz 1066 1072 Botellarius
Lope Belasko 1072 1072 Botellarius, Botecarius eta Maior domus
Antso Santxez 1078 1087 Botellarius

Ezkutaria aldatu

Ezkutaria (latinez armiger edo armentarius) erregearen armategiz arduratzen zen, eta agian baita erregearen goardiaz ere. Armekiko bere lotura nabarmena da bere izenburueetan, denek latinezko fer- (burdin) aurrizkia dutenak: alferiz, fertorarius, inferartis edo offertor. Ofizio honek besteak baino errotazio gehiago jasan zituen eta bi titular zituen bakarra da: 1043ean Fortun Ximenok eta Orti Ortizek partitu zuten.

Izena Lehendabiziko
aipamena
Azken
aipamena
Titulua
Fortun Ximeno 959 959 Armiger
Galindo Gomez 1030 1030 Armentarius
Fortun Ximeno 1043 1043 Inferartis
Orti Ortiz 1043 1043 Inferartis
Galindo Lopez 1044 1044 Offertor
Lope Gartzia 1058 1058 Alferiz
Lope Gartzia 1060 1060 Armiger
Ximeno Gartzia 1062 1064 Armiger
Fortun Eneko 1063 1063 Fertorarius
Lope Eneko 1063 1064 Fertorarius
Fortun Eneko 1063 1063 Fertorarius
Gartzia Fortun 1065 1071 Offertor, Fertorarius (1068), Tallator (1068–69)
Petri Gartzia 1066 1072 Armiger
Lope Eneko 1066 1066 Offertor
Eneko Antso 1072 1072 Alferiz
Fortun Eneko 1072 1087 Armiger
Eneko Antso 1072 1076 Armiger
Antso Gartzia 1072 1075 Offertor

Mariskal aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako mariskal»

Mariskala (latinez: stabularius) erregearen zalditegiez arduratzen zen ofiziala izan zen. Nahiz eta ez du ematen errotaziozkoa zenik, bertan hiru urte baino gutxiago irauten zutela ematen du.

Izena Lehendabiziko
aipamena
Azken
aipamena
Titulua
Gartzia Aureliez 957 959 Stabularius
Fortun Ximeno 992 992 Stabularius
Lope Eneko 996 996 Stabularius
Gartzia Antso 997 997 Stabularius
Ximeno Fortun 1020 1020 Stabularius
Antso Datiz 1042 1043 Stabularius
Gartzia Gartzia 1058 1062 Stabularius
Gartzia Antso 1063 1064 Stabularius
Fortun Alvarez 1066 1066 Stabularius
Lope Antso 1068 1070 Stabularius
Lope Belatz 1071 1072 Stabularius
Gartzia Fortun 1072 1072 Stabularius
Lope Eneko 1072 1075 Stabularius
Antso Gartzia 1087 1090 Stabularius

Erreferentziak aldatu

  1. Sánchez-Marco, Carlos. (2005). Medieval History of the Kingdom of Navarre. .
  2. Narbona Cárceles, María. (2006). La corte de Carlos III el Noble, rey de Navarra: espacio doméstico y escenario de poder, 1376–1415. Iruñea: Nafarroako Unibertsitatea.
  3. Madrazo, Pedro. (1886). Navarra y Logroño. 1 D. Cortezo y ca..

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu