Mývatn aintzira (islandieraz "mý" = eltxoa, "vatn" = aintzira; eltxoen aintzira) Islandiako iparraldean dago. Aintziraren izena udan hemen aurkitzen diren euli ugarietatik dator. Ahate kopuru handia intsektu horiez elikatzen da, eta horregatik inguruak garrantzi handia du ornitologoentzat. Húsavík-etik 50 kilometro hegoaldera dago, 37 km² eta sakonera txikia du, punturik sakonena 4,5 metrokoa baita. Herrialde osoko bosgarren handiena da. 2000. urteaz geroztik, maratoi lasterketa bat egiten da aintziraren inguruan uda guztietan.

Myvatn
Datu orokorrak
Garaiera277 m
Motaaintzira
Azalera37 km²
Sakonera4,5 m
2,5 m
Geografia
Map
Koordenatuak65°36′01″N 16°59′06″W / 65.6003°N 16.985°W / 65.6003; -16.985
UTC orduaUTC±00:00
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakNorðurland eystra
Former municipality of IcelandSkútustaðahreppur
Babestutako-eremuaMývatn (en) Itzuli
Hidrografia
HustubideaLaxá (en) Itzuli

Historia aldatu

Myvatn aintziran amuarrainen arrantzatik bizi ziren, baina azken hamarkadetan hori aldatu egin da. 1960ko hamarkadan diatomita fabrika sortu zuten, eta inguruko enplegu iturri nagusia bihurtu zen. Krafla lantegi geotermikoa beste enplegu iturri bat da, gero eta gehiago hazten ari den turismo industria ez aipatzeagatik. Hotelak, jatetxeak, kanpinak eta turismoarekin lotutako beste negozio batzuk aurki daitezke inguru osoan.

Sumendiak aldatu

 
Aintziraren ikuspegia neguan.

Turismoa industria hasiberri izaten hasi da zonalde horretan, baita herrialdearen gainerakoetan ere. Bisitari asko joaten dira Mývatnera bere ertzean aurki daitezkeen sumendi formazio ugari behatzera.

Aintzira berean, Skútustaðirreko kraterrak daude. elementu geografiko horiek ez zuten inoiz laba bota, baina laba aintzirako urarekin kontaktuan jarri zenean sortutako leherketek sortu zituzten.

Ez oso urruti aintziratik, Hverjall (edo Hverfell), eremuaren ikuspegi zoragarri bat bertatik ikus daiteke, krater zirkularra da, 140 metroko sakonera eta 1000 metroko zirkunferentzia dituena, uste da duela 2.500 urte gertatu zen eztanda baten emaitza dela.

Inguru horretan Dimmuborgir dago Hverfjall-etik gertu, laba formazioen eremu zabala dena. Hemen laba mota guztiak aurki ditzakezu, hala nola tunelak edo kobazulo txikiak. Guztietan ikusgarriena Kirkjan (eliza) izenarekin ezagutzen da, eliza itxurako ganbera handi bat.

Þingvellir eremuan bezala, Europa eta Amerikaren arteko plaken mugimendua zona osoan barreiatuta dauden hainbat pitzatutan ikus daiteke. Horietako batek 20 km ditu, eta gainean nazioarteko zientzialariek plaka tektonikoen mugimendu nabaria adierazteko jarritako marka dago.

Aisia aldatu

Bi igerileku publikoez gain, bainuarekin lotutako aukera ugari dago, hala nola, aintzira izeneko eremua, Reykjanes penintsulako Bláa lónið-ren oso antzekoa, uhartearen hego-mendebaldean.

Kanpo estekak aldatu