Myllokunmingia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Myllokunmingia fengjiaoa. 520 milioi urte dela bizi izan zen. Ezagutzen den kordatu zaharrena da[1].

Myllokunmingia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaMyllokunmingiida (en) Myllokunmingiida
FamiliaMyllokunmingiidae (en) Myllokunmingiidae
Generoa Myllokunmingia
[[|]]
Myllokunmingia-ren fosila.
Myllokunmingia-ren interpretazio artistikoa.

Aurkikuntza eta etimologia aldatu

Txinaren hegoaldean dagoen Maotianshan Shales aztarnategian aurkitu zen, Kunming hiriaren ondoan, hortik bere izena[2]. Shu, Zhang eta Han paleontologo txinatarrek aurkitu zuten 1999 urtean[3].

Deskribapena aldatu

Myllokunmingia fengjiaoa-ren fosil bakarra aurkitu da[3]. 28mm-ko luzera du eta 6mm-ko altuera. V eta W itxurako muskuluak ditu eta izpi itxurako hegatsa bizkarrean. Gorputzak 25 segmentu agertzen ditu eta mutur anterobentralean bost edo sei zakatz-poltsa ditu[2]. Notokorda, faringea eta digestio hodia ikusten zaizkio barnean. Ahoa ordea ez zaio nabaritzen[2]. Kamera estiloko begi primitiboak zituen[4].

Kartilagoz egindako garezurra eta eskeletoa zituen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Donoghue, P.C.J.; Purnell, M.A.. (2005). Genome duplication, extinction and vertebrate evolution. Trends in Ecology & Evolution. 20 (6):, 312–319 or..
  2. a b c d «Palaeos Vertebrates : Vertebrata : Craniata» palaeos.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  3. a b «Myllokunmingia» www.prehistoric-wildlife.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  4. (Ingelesez) Maeda, Haruyoshi; Suzuki, Kayo; Furutani, Masumi; Tomikawa, Ko; Matsuura, Marie; Mukuda, Takao; Wakamatsu, Kazumasa; Ito, Shosuke et al.. (2014-12-23). «Mineralized rods and cones suggest colour vision in a 300 Myr-old fossil fish» Nature Communications 5: 5920.  doi:10.1038/ncomms6920. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).

Kanpo estekak aldatu