Mustafa Barzani (kurdueraz: مسته‌فا بارزانی Mistefa Barzanî) (Barzan, Otomandar Inperioa; egungo KRG, Irak, 1903eko martxoaren 14a - Washington, AEB, 1979ko martxoaren 1a), Mullah Mustafa moduan ere ezaguna, buruzagi kurdua izan zen

Mustafa Barzani

Bizitza
JaiotzaBarzan (en) Itzuli1903ko martxoaren 14a
Herrialdea Irak
HeriotzaWashington1979ko martxoaren 1a (75 urte)
Hobiratze lekuaArbil probintzia
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaM.V. Frunze Akademia Militarra
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkak1946ko Irango krisialdia
First Kurdisch–Iraqi War (en) Itzuli
Ahmed Barzani revolt (en) Itzuli
1943 Barzani revolt (en) Itzuli
Second Kurdish–Iraqi War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Sufismoa
sunismoa
Alderdi politikoa Kurdistan Democratic Party (en) Itzuli

Kurduen Errepublikako gudalburu nagusia zelarik (1945), Iran eta Sobiet Batasunera jo behar izan zuen, Iraketik egotzita. 1958an Irakera itzuli zen eta Kurdistango Alderdiko buru izendatu zuten. Autonomia lege bidez lortu ezinik, 1961ean berriz ere altxatu zen Bagdadeko gobernuaren aurka. Irakeko gobernuak kurdu herriaren genozidioa bideratu zuen eta, negoziazio ugariren ondoan, nolabaiteko autonomia lortu zuten arren, irakiarrak bi alditan saiatu ziren Barzani hiltzen; hark estatutua gaitzetsi eta eraso berri bati ekin zion, Iran eta Estatu Batuak alde eta Sobiet Batasuna aurka zituelarik. Altxamendu honen aurkako zapalkuntzaren ondorioz milaka kurduk Irana erbesteratu behar izan zuten 1975ean. Mustafa Barzani 1979an hil ondoan, Mussad Barzani haren semeak jarraitu zuen Kurdistanen aldeko borrokan.

Erreferentziak aldatu