Muruzabal Andion

Mendigorriko etxaldea, Nafarroa Garaian

Muruzabal Andion[1][a] Argako Erriberako Mendigorria udalerriko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Muruzabal Andion
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Erdi Aroko etxe bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaMendigorria
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofizialaMuruzábal de Andión
Posta kodea31150
Herritarramuruzabaldar
Geografia
Koordenatuak42°36′13″N 1°51′19″W / 42.6036°N 1.8553°W / 42.6036; -1.8553
Garaiera347 metro
Distantzia32,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2 (2020:  0)
Datu gehigarriak
Sorrera1534. urtean

2020 urtean 2 biztanle zituen.

Bertako biztanleak muruzanaldarrak dira.

Izena aldatu

Muruzabal Andion toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Muruzábal de Andión ("muruzzábal de andión" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Andione (992)
  • Andione (1060)
  • Andyon (1201)
  • Muruçaual (1266)
  • Muresaval (1276)
  • Muruzabal de Andion (1534)
  • Muruçabal (1591)
  • Muruzabal de Andion (1802)
  • Muruzabal Andion (1990)

Etimologia aldatu

Toponimo honek bi zati ditu: Muruzabal eta Andion. Muruzabal jatorrizko izena da, eta Andion, "Arga" Miranda Arga izenekoan bezala, Izarbeibarreko bertze Muruzabal izenetik bereizteko erabiltzen den izena da; izan ere, izen hori handiagoa eta garrantzitsuagoa denez, ez zuen inolako izenik jaso.

Muruzabal muru + zabal eraikuntzatik dator, non muru hitzak "harresia" esan nahi duen eta zabal hitzak "laua" edo "zabala" esan nahi duen. Muru euskal hitza da, eta bere azken jatorria latinezko murus da, Joan Corominesen arabera, Euskal Herrian "harresi" hitzarekin espezializatu zena. Horrek pentsaraz lezake izen hori daramaten herriek defentsa-funtzioa izan zutela. Ez da bistatik galdu behar Murillo edo Murelu izena, etimologikoki "horma" txikitzaile bat, eta, oro har, gaur egun jenderik gabe dauden herrigune txikiak izendatzen dituena. Erlazio hori Muru izena duten populazio eta biztanle kopuru handiak bermatzen duela dirudi. Patxi Salberrik, dena den, ahots hori "buru" euskal hitzarekin lotzen du, aldaera fonetikoa izango litzatekeelako.

Andion izena etxaldetik metro gutxira dagoen hiri erromatarreko aztarnategi bat den Andelosekin identifikatzen da. Gainera, Erdi Aroko herri hustu bat da. Hala ere, Julio Caro Baroja bezalako autoreen ustez, identifikazio hori ez da segurua.

Geografia aldatu

Muruzabal Andion Mendigorria udalerrikoa da, Izarbeibar-Novenera eskualdean, Argako Erribera eremu naturalean eta Novenera eremu historikoan.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Mendigorria udalerria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Erriberriko merindadeko ipar-mendebaldeko muturrean. NA-601 errepideak udalerria zeharkatzen du Gares eta Larragarako norabidean. Garesen A-12 autobiderako sarbidea dago Iruñea eta Logroñorekin komunikatuz. Horrez gain, NA-6030 errepideak Artaxoa eta Tafallarekin elkartzen du udalerria.

Klima eta landaredia aldatu

Mendigorria udalerriak klima mediterraneo kontinentala dauka, ezaugarri moduan negu hotz eta euritsuak, uda lehor eta nahiko sargoriak, euri irregularrak eta iparreko zierzo haizearen nagusigoa dituena. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa, eta prezipitazioak 450 eta 550 mm bitartekoak dira (urteroko egun euritsuak 70 inguru izaten dira).

Nekazaritzarako lurren eta ikatza sortzeko beharrak batetik, eta suteek bestetik, udalerri gehienean aurki zitezkeen arteak desagerarazi zituen. Gaur egun Mendigorrian aurki daiteken landaredia, sastraka eta zuhaixkez gain, birlandatutako pinuak dira (batez ere, Austriatik ekarritako pinu beltza, eta Alepo pinua).

Estazio meteorologikoa aldatu

Mendigorria udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

1534an eratu zen, hiru etxerekin. XIX. mendearen hasieran, Granada Egako dukearena zen, eta jurisdikzio zibil eta kriminala zuen alkate baten bidez; parrokiako bikarioa ere aurkezten zuen. Araubide komunari men eginez, Mendigorria udalerrian sartu zen.

Demografia aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 2 biztanle zituen Muruzabal Andionek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
2 2 2 2 2 2 2 2 5 3 3 3 4 4 7 7 3 3 3 2 2
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Muruzabal Andion ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Muruzabal Andion ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Mendigorria udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,77k zekien euskaraz, 2010ean % 0,76 eta 2018n % 5,20k.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak Mendigorria udalerria eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /muɾus̻áβ̞al anð̞ión/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Muruzabal Andion - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Muruzabal Andion» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu