Mursili I.a (Mushilish), hititen erregea izan zen Hattusili I.a hil ondoren, K.a. 1620 eta K.a. 1590 bitartean.

"Hatusiliren Aieneak" izeneko aurkitutako dokumentu baten arabera dakigunez, Hattusilik bere biloba Mursili aukeratzen du bere seme esker txarrekoaren ordez, hititar inperioko tronuaren oinordeko bezala.

Hiri-estatuen konfederakuntza batzen zituzten zertxobait ahulak ziren loturak estutu zituen, eta hauek, hititar inperioan barneratu zituen, Ekialde Ertaineko hirugarren indarra izateraino, Babilonia eta Egiptoren ondoren. Hedatze politika jarraitu zuen hurritak garaitu eta Alepoko erresuma suntsituz, azken honetan, bere aitona Hattusilik huts egin zuelarik. Babiloniaren aurkako eraso bat egin zuen K.a. 1595ean. Baina argi zegoen Mursilik ezingo zuela inperioko hiriburu zen Hattusasetik 2.000 kilometrotara zegoen hiri bat ezingo zuela mantendu, eta, are gutxiago, inperioan barneratu. Eraso honek, amoriarren dinastiaren amaierarekin bat egin zuen, dinastia honetako azken erregea, Samsu-Ditana izan zelarik. Gertaera hau, Mursiliren espedizioaren ondorio edo halabehar hutsa izan ote zen ez da ezagutzen.

Kanpaina amaitu ondoren, Mursili Hattusasera itzuli zen. Handik gutxira, K.a. 1590ean, bere koinatu Hantil I.a buru zen konplot baten biktima bezala hil zen, Hantil bera, hititar errege berri bihurtu zelarik.


Aurrekoa
Hattusili I.a
Hititar erregea
K.a. 1620-K.a. 1590
Ondorengoa
Hantil I.a