Muqaddimah edo Ibn Khaldunen muqaddimah (arabieraz: مقدّمة ابن خلدون‎) Al Andaluseko familia baten baitan jaiotako Ibn Khaldun historialari eta filosofoak idatzitako liburua izan zen. Soziologia, historiografia, demografia eta ekonomia modernoaren sortzaileetakotzat jotzen da, nagusiki 1377ko Muqaddimah liburuan egindako ekarpenengatik.

Muqaddimah
Datuak
IdazleaIbn Khaldun
Argitaratze-data1337
Jatorrizko izenburuaمقدّمة ابن خلدون
ArgitaletxeaResalah (en) Itzuli

Liburuaren izenburua eta helburua aldatu

Muqaddimah hitzak “sarrera” edo “hitzaurrea” esan nahi du arabieraz eta, berez, Kitābu l-ʻibar (Ikasgaien liburua) munduko historiari buruzko lanaren hitzaurrea izateko sortu zuen egileak. Baina Ibn Khaldun bera bizirik zen artean ere gainerako sei liburukien artean nabarmendu zen, lan independentea bailitzan[1].

Liburuaren edukia aldatu

Muqaddimahean Khaldun historia unibertsalaren nolabaiteko ikuspegia ematen lehenetarikoa izan zen. Gatazka sozialaren teoria sortu zuen eta [gizarte]]a aztertzeko zientzia baten premia aldarrikatu. Ekonomian “mantenu” eta “etekin” kontzeptuak bereizi zituen, besteak beste. Eta darwinismoaren aitatzat (edo herenaitonatzat) jotzen da, Darwin bera jaio baino ehunka urte lehenago idatzitakoengatik.[1]

« Ondoren, kreazioaren munduari erreparatu beharko genioke. Mineralekin hasi zen, eta modu asmotsuan, mailaz maila, landare eta animalietaraino egin zuen aurrera. Mineralen azken fasea landareen lehen fasearekin lotuta dago, hala nola belarrekin eta hazirik gabeko landareekin. Landareen azken faseko aleak, esaterako, palmondoak eta mahatsondoak, animalien lehen fasearekin konektatuta daude, hau da, ukitzeko ahalmena besterik ez duten barakuilu eta oskoldunekin. Sortutako izaki horiei dagokienez, ‘lotura’ hitzak esan nahi du talde bakoitzeko azken fasea erabat prest dagoela hurrengo taldeko lehen fasea izateko.[1] »


Eta hurrengo paragrafoan are nabarmenagoak dira espezieen eboluzioaren teoriaren zantzuak:

« Orduan, animalien mundua zabaldu zen, espezieak ugaritu ziren, eta mailakako kreazio prozesua, azkenean, pentsatzeko eta hausnartzeko gai den gizakiraino iritsi zen. Gizakiaren fasea tximinoen mundutik dator; tximinoetan zolitasuna eta pertzepzioa aurki daitezke, baina benetako hausnarketaren eta pentsatzearen fasera iritsi gabe. Une horretan gizakiaren lehen fasean sartzen gara.[1] »


Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2015-10-25). «Eboluzioaren teoria Darwin baino 500 urte lehenago» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu