Munitibar

Bizkaiko ekialdeko udalerria

Munitibar[4] (izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz) Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 24,5 km² ditu eta 462 biztanle zituen 2016. urtean. Lau auzune nagusi ditu, Arbatzegi eta Gerrikaitz hiriguneez gain: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Munitibar
 Bizkaia, Euskal Herria
Matxinena baserria
Munitibarko bandera

Munitibarko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz
AlkateaArkaitz Goikoetxea Etxebarria (EH Bildu)
Posta kodea48381
INE kodea48007
Herritarramunitibartar
Kokapena
Koordenatuak43°15′23″N 2°35′41″W / 43.2564°N 2.5948°W / 43.2564; -2.5948
Map
Azalera24,07 km²
Garaiera200m - 1.026 metro
Distantzia39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria470 (2023)
−3 (2022)
alt_left 211 (%44,9) (%54,7) 257 alt_right
Dentsitatea19,53 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,9
Zahartze tasa[1]% 18,41
Ugalkortasun tasa[1]‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,18 (2011)
Genero desoreka[1]% -3,26 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,81 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 91,25 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 76.47 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.munitibar.org

Historia aldatu

Historikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; horren hurbil egonda, Lea ibaiak baino ez ditu banatzen.

Gerrikaitz hiria 1366an sortu zuen Tello kondeak, Monditibar izenarekin.[5]

1883an, bi herriak batu ziren, eta Munitibar izena hartu zuten udalerri osorako.

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Munitibar Lea ibaiak zeharkatzen du, eta Oiz mendiaren iparraldeko magalean dago. Udalerriaren punturik garaiena Oiz mendiaren tontorra bera da (1.036 m) eta baxuena, berriz, Lea ibaiaren ibarra udalerria uzten duenean iparraldetik (140 m).

Gernika eta Markina lotzen dituen errepidean dago herrigune nagusia. Bilbotik 38 kilometrora dago.

Auzoak aldatu

Herria honako auzoek osatzen dute: Arbatzegi, Berreño, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.

Demografia aldatu

Nekazaritza giroko herria izanik, 1960ko hamarkadatik aurrera munitibartar askok inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten, eta biztanleen herena izatera iritsi zen. Eskualde osoan gehien hustu zen herria da Munitibar. XXI. mendearen hasieran populazioa galtzeari utzi zion eta ordutik 400 biztanle inguruan mantentzen da. 2019. urtean 457 biztanle zituen. Horietatik %21,88k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %7,44 zen.[6]

Munitibarko biztanleria

Ekonomia aldatu

Industriak ez dauka ia pisurik herri honen ekonomian, %1,3 da bakarrik. Zerbitzuek, aldiz, %82,7 suposatzen dute. Lehen sektoreak %11,5 eta eraikuntzak %4,5.[6]

Politika aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Euzko Alderdi Jeltzaleko Javier Artaetxebarria hautatu zuten Munitibarreko alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Arkaitz Goikoetxea alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak aldatu

Munitibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
4 / 7
154 (% 56,62)
3 / 7
130 (% 46,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
118 (% 43,38)
4 / 7
147 (% 52,31)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 164 boto eta EAJ 109 boto.[7] Arkaitz Goikoetxea Etxebarria izendatu zuten alkate berriro.[8]

 
Gerrikaitz auzoa

Kultura aldatu

Ondarea aldatu

  • Gerrikaizko Andra Mari parrokia: XV. mendean sortua, XVI. mendean egin zuten eliza berria, eta 1847an berriztu eta zabaldu egin zuten.[9]
  • Bengola natur energia interpretazio zentroa: energia berriztagarriei eta Lea ibarreko ondasunei buruzko interpretazio zentroa.[10] XIV. mendeko bi burdinolaren aztarnak daude bertan.[11]

Euskara aldatu

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko hiztunen testigantzekim osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[12][13] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko euskara Lea-Artibaiko hizkerari[14][15] dagokio. Eskualde hau ia erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  5. «GERRIKAITZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  6. a b «Web Eustat. Datos Estadísticos de Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  7. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  8. «Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz - Udala - Udala» www.munitibar.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  9. «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  10. «Lea Ibarra - Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa Proiektua» www.leaibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  11. «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  13. Ahotsak Ahozko Ondarea. (2018-03-22). Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  14. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
  15. «Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.