Munduko Natura Funtsa

Munduko Natura Funtsa[1] edo Naturarentzako Mundu Funtsa[2] (ingelesez: World Wildlife Fund for Nature edo WWF) nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, ingurumenaren kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena. Lehen, Basa Bizitzaren Mundu Funtsa (ingelesez: World Wildlife Fund) zuen izena, eta horixe du oraindik ere izen ofiziala Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Munduko erakunde kontserbazionista beregain handiena da, bost milioi bazkide baino gehiago baititu mundu osoan. Munduko 90 estatutan lan egiten du, kontserbaziorako eta ingurumenerako 1300 bat proiektu aurrera eramateko.[3]

Munduko Natura Funtsa
Datuak
Izen ofiziala
World Wide Fund for Nature eta World Wildlife Fund
Motanazioarteko gobernuz kanpoko erakundea, environmental organization (en) Itzuli, conservation organization (en) Itzuli eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
Jarduera
KidetzaEuropean Environmental Bureau (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak6.000 (2021)
Agintea
LehendakariaAdil Najam (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaKirsten Schuijt (en) Itzuli
Egoitza nagusi (1979–)
Legezko formagobernuz kanpoko erakunde
Zeren jabe
Historia
Sorrera1961eko apirilaren 29a
Sortzailea
SorlekuaNew York
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: WWF Twitter: WWF Instagram: wwf Youtube: UC5MDIy3yhWDrx0MyDo4QmYg Pinterest: wnfnederland Edit the value on Wikidata

Irabazteko asmorik gabeko erakundea izaki, bere diru sarreren % 60 inguru lortzen ditu gizabanakoen dohaintzetatik. Diru sarreren % 45 datozkio Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Herbehereetatik.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Berria egunkariaren Estilo Liburua.
  3. (Ingelesez) Munduko Natura Funtsaren webgunea, proiektuei buruzko atala.
  4. (Ingelesez) Munduko Natura Funtsaren webgunea, datu garrantzitsuak laburbiltzen dituen atala.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.