Munduko Futbol Txapelketa

Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da, eta Joko Olinpikoen parean dago.

Munduko Futbol Txapelketa
Irudia
Jatorrizko izena(en) FIFA World Cup
Motainternational association football national teams competition (en) Itzuli
kirol lehiaketa errepikakor
Indarraldi1930 - 
Gertaeraren maiztasuna4 urte
AntolatzaileaFIFA
Kirolafutbol
Komunikabide
Osatuta

Webgunefifa.com…
Hashtagwon world cup 2010 #Hamza won world cup 2010 eta #FIFAWorldCup
Facebook: fifaworldcup Twitter: FIFAWorldCup Instagram: fifaworldcup TikTok: fifaworldcup Edit the value on Wikidata

FIFAk antolatzen du. Gizonekoen txapelketa 1930az geroztik jokatzen da eta Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean baino ez du hutsik egin. Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa 1990etik antolatu da.

Munduko Futbol Txapelketa da nazioarteko gizonezkoen futbol-lehiaketarik garrantzizkoena. Futbol-federazio nazionalak biltzen dituen erakundea, FIFA.[1]

Munduko Kopa 1930ean jokatu zen lehendabizikoz, eta orduz geroztik lau urtez behin egin da, 1942an eta 1946an salbu. Bigarren Mundu Gerragatik. Errusiako Munduko Kopa, 2018koa, txapelketaren 21. edizioa izan zen.[1]

24 herrialdek soilik lortu dute edizioren batean munduko lau onenen artean sailkatzea. Talde horietatik 8 selekzio besterik ez dira izan munduko txapeldun: Brasil (5 aldiz), Alemania (4), Italia (4), Argentina (2), Uruguai (2), Frantzia (2), Ingalaterra eta Espainia (bana). Garaipen bakoitzeko herrialde horretako futbol-ezkutuari izar bat eransten zaio. FIFAk,[1]

Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaz gain, Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa ere antolatzen du: 1991n jokatu zen aurrenekoz, eta 2019koa Frantzian izan zen.[1]

Historia (txapelketa maskulinoa) aldatu

Hasiera zailak aldatu

90 urte beteta, txapelketak une gogoangarriak eskaini ditu. Uruguain izan zen lehendabizikoz Munduko Futbol Txapelketa, 1930ean. Europako selekziorik ia gehienek ez zuten parte hartu, txapelketa Europan jokatzea nahi zutelako. Azkenean etxeko taldeak irabazi egin zion finalean Argentinari. Horrela bihurtu zen Uruguai Munduko Futbol Txapelketa bateko lehen herrialde txapelduna. Munduko Futbol Txapelketak, 1934an, Italiara egin zuen jauzi. Eta europar selekzioek lau urte lehenago egindako boikotari erantzunez, hegoamerikar selekzioek ez zuten jokatu.[1]

Orduan Benito Mussolini zegoen agintean Italian, eta kosta ala kosta irabazi nahi zuen, herrialdeari ospea emateko. Italia izan zen garaile; hori bai, nazionalitatea lortutako futbolari argentinar askorekin jokatuta. Eta epaileek finalean hartutako erabakiak ere oso eztabaidatuak izan ziren. 1930-1940 hamarraldian gerrek eragina izan zuten txapelketan. Espainiako Gerra Zibilak, Txina eta Japoniaren artekoak eta Bigarren Mundu Gerrak txapelketari uko egitera behartu zituzten zenbait herrialde. Izan ere, ez zuten modurik euren selekzioak jokatzera bidaltzeko.[1]

Munduko Futbol Txapelketako une gogoangarriak aldatu

 
Pelé

Gehien gogoratzen den gertaeretako bat 1950eko txapelketan izan zen: Maracanazoa. Txapelketa Brasilen zen, eta bertako selekzioa faborito, gol ugari sartu baitzien gainerako selekzioei. Aurreikuspenak hautsiz, Uruguaik irabazi egin zion Brasili, Rio de Janeiroko Maracaná zelai mitikoan izandako finalean, 170.000 ikusleren aurrean.

Brasilgo orduko egunkariek “tragedia nazionaltzat” jo zuten gertatutakoa. Brasileko futbol-historiako gertaera beltz horren ondoren, ordea, Canarinharen urrezko aroa hasi zen. Edson Arantes Do Nascimento, “Pelé” ezizenez ezaguna, buru zutela selekzio brasildarrak Suedia (1958), Txile (1962) eta Mexikoko munduko txapelketak (1970) irabazi zituen.[1]

Aurrerapen teknologikoei esker, 1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman zen aurrenekoa. Horrek asko ugaldu zuen txapelketaren ikusle-kopurua eta oso ospetsu bihurtu zuen mundu osoan: geroz eta selekzio gehiagok ematen zuten izena sailkapen-faseetarako, txapelketa ofizialean lehiatzeko itxaropenez.[1]

“Jainkoaren eskua” eta “Mendeko gola” aldatu

 
Maradona

1986ko txapelketa ere oso gogoan dute zaletuek. Orduko protagonista Diego Armando Maradona argentinarra izan zen, joko-erakustaldi gogoangarria izan zuen-eta. Final-laurdenetan Argentina eta Ingalaterra arerio ziren. Zelaian jokalariak ziren lehiakide, baina zelaitik kanpo ere bazen lehia: Malvinetako Gerra zela-eta etsaituta zeuden ingeles eta argentinar gobernuak.[1]

Maradonak txapeldun bihurtu zuen bere taldea “Jainkoaren eskua” gisara ezagutzen den lehendabiziko gol oso eztabaidatsu bati eta “Mendeko gola” izeneko beste bati esker. Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabazi zuen Argentinak orduan… Eta orduz geroztik hor dabil hirugarren garaipenaren bila.[1]

 
Ronaldo (2002)

90 hamarkadako urteetatik aurrera txapelketa are modernoago egin zen. 1998an Frantzia izan zen etxeko taldea, eta frantziar zaletuen zorterako bere taldea etxean irabazten ikusi ahal izan zuten: Les Bleus taldekoek Brasili irabazi zioten, Zinedine Zidane gidari zutela.[1]

Asiar kontinentean izan zen aurreneko Munduko Txapelketa 2002koa izan zen. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin antolatu zuten. Eta berriro irabazi zuen Canarinhak, Ronaldo izar bihurturik. Japoniako Yokohama Nazioarteko Estadioan Brasil txapeldun izan zen bosgarren aldiz; 2018an, Errusian, Frantziak lortu zuen bere bigarren garaipena.[1]

Historia (txapelketa femeninoa) aldatu

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurrengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen urrezko golari esker.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta Alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

Palmaresa (gizonezkoena) aldatu

Urtea Egoitza Finala Hirugarren
Txapeldun Emaitza Bigarren Hirugarren Emaitza Laugarren
1930
Gehiago
 
Uruguai
  Uruguai 4:2   Argentina   Ameriketako Estatu Batuak
n.r.(1)   Jugoslavia
1934
Gehiago
 
Italia
  Italia 2:1 (2)   Txekoslovakia   Alemania 3:2   Austria
1938
Gehiago
 
Frantzia
  Italia 4:2   Hungaria   Brasil 4:2   Suedia
1942 ---- Ez zen egin(3)
1946 ---- Ez zen egin(3)
1950
Gehiago
 
Brasil
  Uruguai 2:1(4)   Brasil   Suedia 3:1(4)   Espainia
1954
Gehiago
 
Suitza
  Alemaniako Errepublika Federala 3:2   Hungaria   Austria 3:1   Uruguai
1958
Gehiago
 
Suedia
  Brasil 5:2   Suedia   Frantzia 6:3   Alemaniako Errepublika Federala
1962
Gehiago
 
Txile
  Brasil 3:1   Txekoslovakia   Txile 1:0   Jugoslavia
1966
Gehiago
 
Ingalaterra
  Ingalaterra 4:2 (2)   Alemaniako Errepublika Federala   Portugal 2:1   Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
1970
Gehiago
 
Mexiko
  Brasil 4:1   Italia   Alemaniako Errepublika Federala 1:0   Uruguai
1974
Gehiago
 
Alemania Federala
  Alemaniako Errepublika Federala 2:1   Herbehereak   Polonia 1:0   Brasil
1978
Gehiago
 
Argentina
  Argentina 3:1 (2)   Herbehereak   Brasil 2:1   Italia
1982
Gehiago
 
Espainia
  Italia 3:1   Alemaniako Errepublika Federala   Polonia 3:2   Frantzia
1986
Gehiago
 
Mexiko
  Argentina 3:2   Alemaniako Errepublika Federala   Frantzia 4:2 (2)   Belgika
1990
Gehiago
 
Italia
  Alemaniako Errepublika Federala 1:0   Argentina   Italia 2:1   Ingalaterra
1994
Gehiago
 
AEB
  Brasil 0:0 (2)   Italia   Suedia 4:0   Bulgaria
3:2 penaltietan
1998
Gehiago
 
Frantzia
  Frantzia 3:0   Brasil   Kroazia 2:1   Herbehereak
2002
Gehiago
   
Hego Korea eta
Japonia
  Brasil 2:0   Alemania   Turkia 3:2   Hego Korea
2006
Gehiago
 
Alemania
  Italia 1:1 (2)
5:3 penaltietan
  Frantzia   Alemania 3:1   Portugal
2010
Gehiago
 
Hegoafrika
  Espainia 1:0   Herbehereak   Alemania 3:2   Uruguai
2014
Gehiago
 
Brasil
  Alemania 1:0   Argentina   Herbehereak 3:0   Brasil
2018
Gehiago
 
Errusia
  Frantzia 4:2   Kroazia   Belgika 2:0   Ingalaterra
2022
Gehiago
 
Qatar
? : ? ? : ?
2026
Gehiago
     
AEB, Kanada
eta Mexiko
? : ? ? : ?

Emaitzak aldatu

 
Uruguai izan zen lehenengo txapelduna, 1930an.
 
Brasilgo selekzioa, 1970.
 
Alemania eta Herbehereen arteko 1974ko finala.
 
Italia izan zen 1982ko txapelduna.
 
Argentinak irabazi zuen 1986ko txapelketa.
 
Frantziak bi txapelketa irabazi ditu, azkena 2018an.
 
Miroslav Klose da txapelketako gol-egile nagusia.
 
Peléren jokaldia 1958ko finalean.

Podiuma aldatu

     
 
 
 
  Brasil
1958, 1962, 1970, 1994, 2002
     
 
 
 
  Italia
1934, 1938, 1982, 2006
     
 
 
 
  Alemania
1954, 1974, 1990, 2014

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Brasil 5 1958, 1962, 1970, 1994, 2002
  Italia 4 1934, 1938, 1982, 2006
  Alemania 4 1954, 1974, 1990, 2014
  Uruguai 2 1930, 1950
  Argentina 2 1978, 1986
  Frantzia 2 1998, 2018
  Ingalaterra 1 1966
  Espainia 1 2010

Dominak aldatu

Ord Selekzioa      
1   Brasil 5 2 1
2   Alemania 4 4 3
3   Italia 4 2 1
4   Argentina 2 3 0
5   Frantzia 2 1 2
6   Uruguai 2 0 0
7   Ingalaterra 1 0 1
8   Espainia 1 0 0
9   Herbehereak 0 3 1
10   Txekoslovakia 0 2 0
11   Hungaria 0 2 0
12   Suedia 0 1 2

Datuak eta estatistikak (gizonezkoena) aldatu

2018ko datuak barne.

Selekzioak aldatu

Datua Selekzioa
Txapelketa gehien irabazi dituena   Brasil (5)
Final gehien jokatu dituena   Alemania (8)
Txapelketa gehienetan parte hartu duena   Brasil (21)
Partida gehien jokatu dituena   Alemania (109)
  Brasil (109)
Partida gehien irabazi dituena   Brasil (73)
Gol gehien sartu dituena   Brasil (229)
Hat-trick gehien sartu dituena   Alemania (7)
Txapelketa gehien partidarik galdu gabe   Brasil (7)
Txapelketa batean partida gehien irabazi dituena   Brasil (7)
Gehien errepikatu den finala   Alemania eta   Argentina (3 aldiz)

Jokalariak aldatu

  • Datuak:
Datua Selekzioa
Txapelketa gehien jokatu dituztenak   Antonio Carbajal (5)
  Lothar Matthäus (5)
  Gianluigi Buffon (5)
Txapelketa gehien irabazi dituena   Pelé (3)
Partida gehien jokatu dituena   Lothar Matthäus (25)
Minutu gehien jokatu dituena   Paolo Maldini (2.217)
Partida gehien irabazi dituena   Miroslav Klose (17)
Gol gehien sartu dituena   Miroslav Klose (16)
Gol gehien sartu dituena
(sailkapen fasea barne)
  Carlos Ruiz (39)
Txapelketa batean gol gehien sartu dituena   Just Fontaine (13)
Partida batean gol gehien sartu dituena   Oleg Salenko (5)
Final batean gol gehien sartu dituena   Geoff Hurst (3)
  • Goleatzaile nagusiak:
Ord. Jokalaria Golak
1   Miroslav Klose 16
2   Ronaldo 15
3   Gerd Müller 14
4   Just Fontaine 13
5   Pelé 12
6   Jürgen Klinsmann 11
  Sándor Kocsis 11

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu