Mundruna, alkaterna, galipota[1] edo naslika[2] harrikatza, zura, zohikatza, petrolioa edo eskisto bituminosoak destilatuz ateratzen den gai ilun eta likatsua da. Hainbat konposatu organikoz osaturik dago, denak oso toxikoak, eta batzuk kantzerigenoak[3]. Harrikatz-mundruna koke produkzioaren azpiproduktua da.

Pirolisi bidez egindako arto zurtoin-mundruna.

Naturalki izadian aurki daiteke, forma biskosoan, eta termino zientifikoa asfaltoa du kasu horretan.

Historian zehar oso erabilia izan da egurra, itsasontziena bereziki (ia sinonimotzat har daiteke bikea, kontestu horretan[1]), irazgaitz bihurtu eta iraunarazteko. Gaur egun, destilazio zatikatuaren bitartez, hainbat gai organiko lortzen dira mundrunetik (kreosota, naftalenoa, toluenoa, bentzenoa, kresola, fenolak)[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Orotariko Euskal Hiztegia, OEH. «Mundrun» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, OEH. «Naslika» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  3. Mundrun Euskalterm. Terminologia Banku Publikoa. Euskara.euskadi.net
  4. Tar and pitch The Columbia Electronic Encyclopedia, 2012, Columbia University Press. Infoplease.com

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu