Matematikan, multzo finitua elementu kopurutzat zenbaki arrunt bat duen multzoa da. Adibidez

bost elementuko multzo finito bat da. Multzo finito baten elementu kopurua zenbaki natural bat da (integral ez-negatiboa) eta multzoaren kardinalitatea definitzen du. Finitua ez den multzo bat multzo infinitu bat da. Adibidez honakoa multzo infinitu bat da:

Multzo finitoak bereziki garrantzitsuak dira konbinatorian, kontaketaren ikerketa matematikoan.

Multzo finituak konbinatorian aldatu

Konbinatorian, multzo finituak definitzeko beste irizpide bat ere erabiltzen da. Alegia, A multzoa finitua izango da A = Ǿ bada edo existitzen bada arrunta den n zenbaki bat zeinentzako A multzoa eta   multzoa ekipotenteak diren. Kasu honetan ere, aipatutako beste irizpidearen kasuan gertatzen zen bezala, A multzoa infinitua izango da finitua ez bada.

Multzo finituen kardinalak aldatu

Multzo hutsaren kardinala 0 dela esaten da. A eta   multzoak ekipotenteak direnean, n hori izango da A-ren kardinala, eta   bezala adieraziko dugu.

Kanpo estekak aldatu