Muhammad bin Abd ar-Rahman bin Obayd Allah (arabieraz: محمد بن عبد الرحمن بن عبيد الله‎), Muhammad III.a (arabieraz: محمد الثالث) izenaz ezaguna, Kordobako hamaikagarren omeiatar kalifa izan zen, 1024 eta 1025 artean gobernatu zuena.[1][2]

Muhammad III.a
Kordobako kalifa

1024ko urtarrilaren 17a - 1025eko ekainaren 12a
Abd ar-Rahman V.a - Yahya al-Mutali
Bizitza
JaiotzaKordoba, 976
HerrialdeaKordobako kaliferria
HeriotzaUclés, 1025 (48/49 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Biografia aldatu

Aita Abd ar-Rahman, aitona Ubayd Allah eta birraitona Abd ar-Rahman III.a izan zituen.

1023an, hiriburuko etengabeko matxinadak gelditu, Al-Qasim al-Mamun hammuditar kalifa ihes egin eta Jerezen babestu zen. Omeiatarren aldekoek abenduaren 2an Abd ar-Rahman V.a kalifa izendatu zuten. Bere agintaldia 47 egun baino ez zuen iraun eta ezin izan zuen hiriburuko gatazkak gelditu. 1024ko urtarrilaren 17an Muhammad III.a bere lehengusuak zuzenduriko langabetuen matxinada batean erail zuten.

Kalifa izendatua, "al-Mustakfi bi-llah" (Allahz asebetetzen dena) hautatu zuen izenondoa. Ez zen agintari ona izan eta erabaki arbitrario eta krudel hartu ondoren, herri babesa galdu zuen. 1025ean, Yahya al-Mutali hammuditar kalifa ohiak armada bat prestatzen ari zela jakin eta, emakumez mozorroturik, hiriburutik ihes egin zuen. Al-Tagr al-Ala edo Goialdeko Markarantz jo zuen Zaragozan babesa bilatzeko asmotan, hala ere, Uclésen harrapatu eta erail zuten. Amin'am kristau esklaboarekin alaba bat izan zuen, Wallada izenekoa, gero poeta ospetsu bilakatu zena.

Erreferentziak aldatu

  1. Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale. II, 477–515 or..
  2. Hottinger, Arnold. (2005). Die Mauren. Arabische Kultur in Spanien. Munich: Wilhelm Fink ISBN 3-7705-3075-6..
  Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.