«Mrs. Robinson» (euskaraz: «Robinson andrea») Paul Simonek idatzitako eta Simon and Garfunkel bikoteak abestutako abesti baten izenburua da. Disko single moduan 1968an plazaratu zuten eta Estatu Batuetan Billboard Hot 100 zerrendaren lehenengo postua lortu zuen; arrakasta bera aurretik The Sounds of Silence abestiarekin lortua zuen bikoteak. Abesti honen bertsio bat The Graduate 1967ko filmaren soinu-bandan agertu zen. Azkenik, abestia Bookends albumean jaso zuten.

Mrs. Robinson
Simon & Garfunkelen musika-lana
Egilea(k)Simon & Garfunkel
Argitaratze-data1968
IzenburuaMrs. Robinson
Ezaugarriak
Genero artistikoafolk-pop (en) Itzuli eta folk rock
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daBookends
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakPaul Simon
Bestelako lanak
MusikagileaPaul Simon

Allmusic: mc0002553878 Edit the value on Wikidata

Filmaren testuingurua aldatu

Kalifornia estatuko Los Angeles hiri ingurua. 21 urtetako Benjamin Braddock gaztea (Dustin Hoffman) unibertsitatean graduatu berria da eta oporrak etxean pasatzeko itzuli berria da. Bere gurasoen lagunak diren Robinson senar-emazteak beragatik interesatzen dira. Senarrak Benjamin bere alaba Elaine-kin (Katherine Ross) ateratzea nahi du, aldiz, haren emaztea den Robinson andreak (Anne Bancroft) Benjaminekin harreman sexualak izan nahi ditu. Filmaren bigarren atalaren zenbait momentutan abestia soinu-banda gisa agertzen da.

Peter Barten artikulu baten arabera, The Graduateren zuzendariak, Mike Nicholsek, soinu-bandarako Simon and Garfunkelen abesti baten bat nahi zuen. Ekoizleak, Larry Turmanek, Simoni hori eskatu zion, hau da, filmarako hiru abesti prestatzeko. Baina hilabete haietan Simon lan gainezka zegoen eta abestiak entregatzeko unean ez zuen ezer. Orduan Nicholsek bere konposizioak erakusteko eskatu zizkion. Simonek kantu bakarra zuen, Eleanor Roosevelt eta Joe DiMaggiori eskainita, «Mrs. Roosevelt». Abestia entzun ondoren, Nicholsek garbi zuen eta horrela azaldu zion Simoni: Orain abestia Mrs. Robinson da, ez Mrs. Roosevelt'.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Variety, 2005eko maiatzaren 15ean.

Kanpo estekak aldatu