Wolfgang Amadeus Mozart masoi izan zen, bere bizitzaren azken zazpi urteetan. Masoneriak bere bizitzan garrantzi handia izan zuen. Haren aita, Leopold Mozart, 1785ean, masoi egin zen.

1782ko margolan honetan Vienako masoi-bilkura bat erakusten da. Egile batzuen ustez bertan Mozart agertzen da (eskuinean, atzean, beltzez jantzita); ondoan Emanuel Schikaneder bere laguna agertuko zen (gorriz jantzita).

Historia aldatu

Mozart aprendiz gisa Vienako "Zur Wohltätigkeit" ("Ongintza") logian onartua izan zen 1784ko abenduaren 14an.[1] 1785eko urtarrilaren 7an "lagun" kategoria lortu zuen eta, handik gutxira, "Masoi maisua"ren kategoria lortu zuen; 1785eko apirilaren 22rako horrela agertzen zen logiaren artxiboetan. Mozartek era beste logia baten bilkurak ezagutu zituen, "Zur wahren Eintracht" ("Benetako gogaidetasuna") logiarena alegia. Biek ala biek Zinnendorf erritua gordetzen zuten. Otto Erich Deutschen arabera, bigarren logia hori Vienako garrantzitsuena zen.[2]

Mozart, anaien artean musikagile onenetariko gisa, oso ondo hartua izan zen logia guztietan. Ignaz von Born naturalista bere aita pontekoa izan zen. 1785eko abenduan Mozarten logia beste biekin elkartu zen "Zur Neugekrönten Hoffnung" ("Koronadun Itxaropen Berria") berria sortuz. Mozart horretan ere partaide izan zen.

Dokumentu guztien arabera beste anaiek Mozarten oroimen ona zuten. Izan ere, masoi izan aurretik musikagileak logiekin kolaboratu zuen musika-gaietan; azken buruan, bere lagun eta ugazaba asko mugimendu horren kideak ziren eta.[3]

Mozarten masoiei buruzko konposizio aldatu

Hona hemen gordetzen diren Mozarten masoiei buruzko konposizioak:

Mozarten anaia masoiak aldatu

Hemen Mozarten inguruko masoiak jasotzen dira:

Erreferentziak aldatu

  1. Maynard Solomon, Mozart : A Life, Harper Perennial, 1996, 640 p. (ISBN 0-06-092692-9)
  2. Deutsch, Otto Erich (1965). Mozart: A Documentary Biography. Stanford: Stanford University Press.
  3. Katharine Thomson, The Masonic Thread in Mozart, Londres, Lawrence and Wishart, 1977, 207 or. (ISBN 0-85315-381-7, OCLC 963439322, notice BnF no FRBNF43299997)
  4. Jacques Chailley (Jean-Philippe Lecat-en hitzaurrea), La flûte enchantée, opéra maçonnique : essai d'explication du livret et de la musique, Paris, Robert Laffont. «Accords», 1991, 4. edizioa (1. 1968), 365 or. (ISBN 2-221-07061-5, OCLC 42966844, notice BnF no FRBNF35361476)

Kanpo estekak aldatu