Mozarabiarrak (arabieraz: مستعرب‎, musta’rib, "arabiartua", gaztelaniaz: Mozárabe) Iberiar penintsulako lurralde musulmanetan bizi ziren kristauak ziren[1]. Erdi Aroan erabili zen batez ere kontzeptu hau. Hitzarmen batzuei esker, nolabaiteko autonomia mantentzea lortu zuten, emir eta kalifen begiradapean beren lege eta erlijio errituak mantendu zituztelarik[2]. Bisigodoen ondare zen mozarabiar erritua gaur egun oraindik ere erabiltzen da Kordobako kapera batean.

X. mendeko mozarabiar irudia, apokalipsi irudikatzen duena.

Batzuk kristautasunera bilakatutako musulmanak ezkondu zituzten arabiar eta berbere kristauak ziren. Hauek arabiera ama hizkuntza zutenez, jatorrizko mozarabiarrak ziren. Mozarabiar hauen artean omeiar aurkako buruzagia izan zen Umar ibn Hafsun zegoen. XI. mendean Toledo konkistatu ondoren, eta baita Alfontso Bataiatzaileak egindako konkistak eta gero, horietako asko, gehienak muladiak zirenak, fede-aldaketa jendetsua egin zuten. Batzuetan, hitza kristautasunera bilakatutako judu sefardiak izendatzeko ere erabiltzen dute. Kontuan izan behar da, XII. eta XVII. mendeen artean kristautasunera bilakatutako mudejar eta moriskoak ez bezalakoak ziren.

Orduko Iberiar Penintsulako hiri askok, tartean Toledo, Kordoba, Zaragoza edo Sevilla, mozarabiar auzoak zituzten[3].

Mozarabiar martiriak aldatu

« (...) Perfecto izeneko apaiz batek kristautasuna zabaltzen zuen eta uko egiten zion jendaurrean Mahomari. Horregatik, heriotza-zigorra jaso zuen. Perfecto apaizari zigorra ezartzera zihoazenean (850eko apirilaren 18an), hark iragarri zuen urtebete igaro aurretik hil egingo zela Nasar xanbelana. Profezia bete egin zen, eta mozarabiarrek pentsatu zuten Jaungoikoak onartu egin zuela Perfectoren portaera. Hori dela eta, Mahoma iraintzen hasi ziren jendaurrean, Gobernadore musulmanek berehala hil zituzten biraogile horiek. Hala, martiri bihurtu ziren Juan merkataria, Paulo diakonoa, Sancho gudaria eta beste hainbat.

Bi alderdiek oso jarrera argia izan zuten hasiera-hasieratik: mozarabiarren iritziz, Naserren heriotzak agerian utzi zuen Jainkoa Perfectoren portaerarekin bat zetorrela; eta agintari musulmanek Korananen aginduak bete zituzten, eta horregatik, bortizki hil zituzten jendaurrean eta eskandaluz Mahomaren eta haren erlijioaren aurka birao egin zuten guztiak.

Abd ar Rahman II.a emirrak (822-852) esku hartu behar izan zuen, Recafredo Sevillako metropoliko gotzain kristauarekin batera, kontzilio bat egiteko eta kordobar asaldatuen arazoa konpontzekok.
»

—A. Urbieto, J. Regla, J.M. Jover, C. Seco, "Espainiako historiaren sorrera", 1972.


Arte mozarabiarra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mozarabiar artea»
 
Garai hartako margoa Soria aldean.

Espainian adibide onak ditugu arte mota honetakoak Gaztela eta Leonen bereziki (San Miguel de Escalada, Santiago de Peñalba, San Salvador de Palat del Rey eta Santo Tomás de las Ollas Leonen, San Cebrián de Mazote, Santa María del Castillo de Trigueros del Valle eta Santa María de Wamba Valladoliden, San Baudelio de Berlanga Sorian eta San Salvador de Tábara Zamoran).

Kantabrian ere aztarna ugari topatu ditzakegu, Santa María de Lebeña, San Juan de Socueva, Arroyuelos eta San Román de Moroso. Beste batzuk Huesca aldean ere (San Juan de la Peña eta Serrabloko elizak) eta San Millán de Suso Errioxan.

Katalunian aberatsa da ondare mozarabiarra: Sant Quirze de Pedret, Santa María de Marquet, Aant Cristòfol (Vilasar de Mar), Sant Julià de Boada eta Santa Maria de Matadars. Galizian, Celanovako San Salvadorren. Euskal Herrian, azkenik, adibide bakarra dago Ribaforadan (San Blas eliza).

Portugalen bestela Igreja Matriz de Lourosa, Museu Machado de Castro eta Museu de Alberto Sampaio aipatzekoak dira.

Literaturari dagokionez, erlijio arlokoa beti ere, aipatzekoak dira Liébana aldean (Kantabria) gordetako "Comentarios al Apocalipsis" izeneko miniatura eta eskuizkribu argiztatuak. Baita Leongo katedralaren antifonarioa ere. Toledo eta Kordoban ere testu ugari idatzi zituzten.

Kantu mozarabiarra aldatu

 
Leongo antifonarioa.

Kantu bisigotikoa edo hispanikoa ere deituta, musika greko-erromatarraren oinordekoa da. Egitura sinplekoak, salmodiak, himnoak, "lectione"-ak, "responsorio"-ak, antifonak, alleluiak eta katu melismatikoak edo tropoak (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Agnus Dei) barne hartzen ditu.

Bi tradizio handitan sailkatu daitezke: Alde batetik, Penintsulako iparraldean gaztelar eta leondar tradizioa. Bestetik, hegoaldean garatutakoa (toledarra), Sevillan sortutakoa ziur aski. Mozarabiarrak iparralderantz migratu ondoren, errioxar tradizioa ere sortu zen.

Eskuizkribuak, bestela, multzo hauetan kokatzen dituzte: Liber commicus, Liber psalmarius et canticorum, Liber hymnorum, Liber psalmographus, Manuale, Antiphonarium, Liber orationum, Liber sermorum, Liber ordinum, Liber horarum, Liber precum, Liber mixtus/misticum eta Bibliako kodexak.

Irudi galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Mozarabiar. .
  2. Epaltza, Mikel. (1994). Mozarabs: an emblematic Christian minority in Islamic al-Andalus. in: Jayyusi: The legacy of Muslim Spain., 148-170 or..
  3. Burman, Thomas E.. (1994). Religious polemic and the intellectual history of the Mozarabs, c. 1050-1200. Leiden.

Kanpo estekak aldatu