Movistar Team (gizonezkoen taldea)

Movistar Team Nafarroako txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena. Movistar telekomunikazio espainiar enpresa du babesle nagusia. 1980an sortu zenetik, Reynolds, Banesto, Illes Ballears eta Caisse d'Epargne izenak ere izan ditu. Besteak beste, zazpi Frantziako Tour, lau Italiako Giro eta lau Espainiako Vuelta ditu palmaresean.

Movistar Team (gizonezkoen taldea)
Datuak
Izen ofiziala
Reynolds, Banesto, iBanesto.com, Illes Balears-Banesto, Illes Balears, Illes Balears-Caisse d'Épargne, Caisse d'Épargne-Illes Balears, Caisse d'Épargne eta Movistar Team
Izen laburraezezaguna, BAN, IBB, IBA, CEI, GCE eta MOV
Motatxirrindularitza talde profesionala, UCI Trade Team I (en) Itzuli, ProTeama eta WorldTeama
HerrialdeaEspainia
Agintea
EntrenatzaileaEusebio Untzue, Jose Luis Arrieta, Alfonso Galilea, Txente García Acosta, José Luis Jaimerena, José Luis Laguía, Pablo Lastras (en) Itzuli, Yvon Ledanois, Jürgen Roelandts eta Xabier Muriel (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1980
webgune ofiziala
Facebook: movistarteam Twitter: Movistar_Team Instagram: movistar_team Edit the value on Wikidata
Artikulu hau gizonezkoen taldea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Movistar Team».

Historia aldatu

Taldea 1980an eratu zen, Reynolds izenarekin, José Miguel Echavarri zuzendari zela. 1982an, Ángel Arroyo lehenbizikoa izan zuen Espainiako Itzulian, baina deskalifikatu zuten, dopin kontrolean positibo eman zuelako.[1]

1983an parte hartu zuen lehenbiziko aldiz Frantziako Tourrean, arrakasta handiz: Ángel Arroyok, Puy de Dômeko kronoigoera irabazteaz gain, bigarren amaitu zuen Parisko podiumean; Pedro Delgadok, berriz, erakustaldiak eman zituen mendiko etapetan, eta maillot horia janzteko zorian egon zen.[2]

Miguel Indurainek Reynoldsekin egin zuen debut profesionala, 1984an. Hamarkadaren amaieran, Pedro Delgadok eman zizkion taldeari lehenbiziko garaipen handiak: 1988ko Frantziako Tourra eta 1989ko Espainiako Itzulia.[3]

1990etik 2003ra, Banesto izan zen taldearen babeslea. 1990eko hamarkadan izan zuen urrezko aroa, Miguel Indurainen eskutik, bost Tour (1990, 1991, 1992, 1993, 1994) eta bi Giro (1992, 1993) irabazi baitzituen. Julian Gorospe, berriz, 1990eko Euskal Herriko Itzulian nagusitu zen.

Arrakasta horiek taldea sendotu eta berrindartu zuten. Horri esker fitxatu ahal izan zituen, besteak beste, Jean-François Bernard, Abraham Olano, Alex Zülle, Chava Jimenez edota Paco Mancebo. Olanok 1998ko Espainiako Itzulia irabazi zuen, eta Züllek bigarren egin zuen 1999ko Frantziako Tourrean.[3]

1990eko urteetako urrezko aroaren ostean, urte ilunak iritsi ziren 2000tik aurrera. Krisiarekin batera, dopin kasuen eraginez txirrindularitzarenganako konfiantza galdu zuten babesleek, eta gizarteak berak ere. Oso garai zailak pasatu zituen taldeak, kolokan egon zelako haren etorkizuna. Hala ere, 2004an Illes Ballears agertu zen, eta Caisse d'Epargne bi urte geroago. 2010era arte lehen lerroan irauteko aukera eskaini zieten bi babesle horiek.[3] Alejandro Valverde eta Vladimir Karpets nabarmendu ziren urte haietan, eta Óscar Pereiro 2006ko Frantziako Tourreko irabazle izendatua izan zen, Floyd Landisek dopinaren aurkako kontrolean positiboa eman ondoren.[4]

2010ean, proiektua amaitzera zihoala zirudien, baina Telefónica agertu zen, eta jarraipena eman zion taldeari Movistar markarekin.[3] Nairo Quintanak 2014ko Italiako Giroa eta 2016ko Espainiako Itzulia irabazi eta bi aldiz bigarren izan zen Tourrean (2013 eta 2015); Richard Carapaz, berriz, 2019ko Italiako Giroan gailendu zen. Baina Alejandro Valverdek eman zion garaipen gehien taldeari, bai klasiketan (bost aldiz La Flèche Wallonnen, lautan Lieja-Bastogne-Lieja, bitan Donostia Klasikoa), bai astebeteko itzulietan (Euskal Herriko Itzulia, Kataluniako Volta, Dauphiné Libéré...).

2023ko taldea aldatu

 Pertsonala 2023
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Alex Aranburu1995.eko irailak 19  Euskal Herria
Jorge Arcas1992.eko uztailak 8  EspainiaLizarte (2015)
William Barta1996.eko urtarrilak 4  Ameriketako Estatu BatuakEF Education-Nippo (2021)
Imanol Erbiti1983.eko azaroak 15  Euskal Herria
Iván García Cortina1995.eko azaroak 20  EspainiaBahrain McLaren (2020)
Fernando Gaviria1994.eko abuztuak 19  KolonbiaUAE Team Emirates (2022)
Abner González2000.eko urriak 9  Puerto RicoInteja-Imca-Ridea DCT (2019)
Ruben Guerreiro1994.eko uztailak 6  PortugalEF Education-EasyPost (2022)
Juri Hollmann1999.eko abuztuak 30  AlemaniaHeizomat rad-net.de (2019)
Gorka Izagirre1987.eko urriak 7  Euskal HerriaAstana-Premier Tech (2021)
Johan Jacobs1997.eko martxoak 1  SuitzaLotto-Soudal U23 (2019)
Matteo Jorgenson1999.eko uztailak 1  Ameriketako Estatu BatuakChambéry CF (2019)
Max Kanter1997.eko urriak 22  AlemaniaTeam DSM (2021)
Oier Lazkano1999.eko azaroak 7  Euskal HerriaCaja Rural-Seguros RGA (2021)
Enric Mas1995.eko urtarrilak 7  EspainiaDeceuninck-Quick Step (2019)
Lluís Mas1989.eko urriak 15  EspainiaCaja Rural-Seguros RGA (2018)
Gregor Mühlberger1994.eko apirilak 4  AustriaBora-Hansgrohe (2020)
Mathias Norsgaard1997.eko maiatzak 5  DanimarkaRiwal Readynez (2019)
Nélson Oliveira1989.eko martxoak 6  PortugalLampre-Merida (2015)
Antonio Pedrero1991.eko urriak 23  EspainiaInteja-MMR Dominican cycling team (2015)
Vinicius Rangel2001.eko maiatzak 26  BrasilTelco.m-On Clima-Osés (2021)
Óscar Rodríguez Garaikoetxea1995.eko maiatzak 6  Euskal HerriaAstana-Premier Tech (2021)
José Joaquín Rojas1985.eko ekainak 8  EspainiaAstana (2006)
Einer Rubio1998.eko otsailak 22  KolonbiaAran Vejus (2019)
Sergio Samitier1995.eko abuztuak 31  EspainiaEuskadi Basque Country-Murias (2019)
Gonzalo Serrano1994.eko abuztuak 17  EspainiaCaja Rural-Seguros RGA (2020)
Iván Sosa1997.eko urriak 31  KolonbiaIneos Grenadiers (2021)
Albert Torres1990.eko apirilak 26  EspainiaInteja-Dominican cycling team (2018)
Carlos Verona1992.eko azaroak 4  EspainiaMitchelton-Scott (2018)
Iván Romeo2003.eko abuztuak 16  EspainiaHagens Berman Axeon (2022)
Iturria : UCI

oharra: Alex Aranburu

Erreferentziak aldatu

  1. Confirmado el "doping" de Arroyo, Lejarreta probable ganador de la Vuelta. El Pais, 1982ko maiatzak 14, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).
  2. Indurain Donostiatik Iruñara hegan. letour.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).
  3. a b c d Zubeldia, Unai. Eusebio Unzue: «Berritu beharra daukagu». Berria, 2014ko urriak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).
  4. Matesanz, Jorge. El Tour de Pereiro (2006). high-cycling.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).

Kanpo estekak aldatu