Moulin de la Galette ("Gailetaren errota") Montmartren bihotzean dagoen haize errota bat da, non Frantziako hiriburu den Pariseko muinorik ezagunena koroatzen duen. Errota hau, ez zen bere motako bakarra 1600eko Frantzian; Montmartre, mahasti, gari soro eta larrezko herri bat zen, ondoren, hiriburura auzo bezala erantsia izan zena. Denboraren igaroaz eta frantziar historia iraultzailearekin, Moulin de la Galettek aldaketa garrantzitsuak jasan zituen: hasiera batean, garia eta mahatsa xehetzeko zenak, kabaret bezala amaitu du.

Moulin de la Galette
Moulin de la Galette
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 18. barrutia
Koordenatuak48°53′14″N 2°20′13″E / 48.88736°N 2.33708°E / 48.88736; 2.33708
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1622
Ondarea
Mérimée IDPA00086755
Webgune ofiziala

Ingurua, zenbait margolarik margotu dute, Pablo Picasso, Pierre-Auguste Renoir, Henri de Toulouse-Lautrec eta Vincent Van Gogh kasu.

1939an, Monumentu historiko izendatua izan zen.

Errota aldatu

Jatorrian, barrutiak, bi errota zituen: Blute-fin eta Radet, lehen aldiz, 1622an aipatzen direnak. XVII. mendean, Debray familiak onibarra erosi eta errotan ekoiztutako hirinaz bizi izan zen. Aldi berean, han inguruan ibilaldian zebiltzanei, opil bat ematen zieten (zekalezko ogi bat) eta baso bat esne eskaintzen zieten. Paristarrak sarri joaten ziren bertara, bereziki igandetan, inguruaz eta bertan egiten zen ogi bikainaz gozatzeko.

Elezaharrak dioenez, 1814ko iraultzan, Debraytarren ondorengoen anaia txikiak, zatitua eta errotaren besoetako batean iltzatua amaitu zuen, kosakoen erasotik defendatzen saiatu zenean. Berrezarpenaren ondoren, bere semeak, Nicolas-Charles Debrayk, errota, lorategidun dantzaleku bihurtu zuen.

Montmartrek bere garai dizdiratsua bizi du, belle epoque deritzonean, jende bohemioa han finkatzen da, muinoan, eta bertako atelier, kafetegi eta kabaretetara joateko ohitura du. Le Moulin de la Galette, ikuskizun gune bihurtu eta bere osagaietako bat galtzen du: le Radet. Ondoren, le Moulinek, beste erabilera batzuk izan zituen, zinetoki bihurtu zen, eta, denbora batez, Frantziar Irrati-Telebista bulego bat izan zen. Gaur egun, beharbada auzoaren harmonia errespetatzeko, berriz kabareta da.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu