Motela (ingelesezko motorist hotel hitzen laburdura) errepide bazterreko hotel mota bat da, bereziki errepideetan ibilgailuetan doazen bidaiariek ostatu hartzeko lekua. Nagusiki AEBetan daude, batez ere ibilbide luzeak hedatzen diren mendebalde eta lautada handietako estatuetan.

Hiway Motela, Albuquerque, Mexiko Berria.

Solairu bat edo bi izan ohi dituzte, beren gelatara harrera gelatik pasabide luze baten zehar iristen da, edo baita aparkalekutik zuzenean ere.

Motelen irudia estatubatuar herri kulturan oso sustraitua dago, eta mundu osoan ere estatubatuar road movie eta motorzaleen filmeen bidez ezaguna egin da. Errepideez gain, hiri handietan ere izaten dira, beren sistemak ospea bereganatzeaz gain erabiltzaileen erabateko intimitatea eta diskrekzioa ziurtatzen baidute.

Kanpo estekak aldatu