Moskoforoa (antzinako grezieraz: Μοσχοφόρος; eusk. 'txahal garraiatzailea'), K.a. 570ean eginiko eskultura da eta Atikako, Antzinako Grezia, tailerreko eskulturgileren batek zizelkatua. Greziar garai arkaikoko maisulantzat hartzen da.  

Moskoforoa
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. VI. mendea
Mugimenduaarchaic Greek sculpture (en) Itzuli
Aurkikuntza data1863
KulturaAntzinako Grezia
Ezaugarriak
Materiala(k)Hymettian marble (en) Itzuli
Dimentsioak162 (altuera) cm
Kokapena
LekuaAtenasko Akropolia
Atenas
BildumaAcropolis Museum (en) Itzuli
Koordenatuak37°58′N 23°44′E / 37.97°N 23.73°E / 37.97; 23.73
Map
Historia

Aurkikuntza aldatu

Eskultura Atenasko Akropoliaren hondakinen artean topatua izan zen.

Sinbologia aldatu

Artelanak gizon bat erakusten du txahal bat daramalarik sorbalda gainean, ezker hanka aurreratua duelarik eskuinarekiko, Kuros (Arkaiko garaiko gizon gazteen eskulturen moduan) deiturikoek bezala. , baina hauek ez bezala, besoen posizioa desberdina da, bizarra eta kapa eramateaz gain[1].Horretaz gain, eskultura hauen ezaugarri den irribarre arkaikoa erakusten du.

Eskultura Rombosek, Palesen aitak, Atena jainkosari eskainitako opari bat zen. Eskultura hau Hermes krifororen irudikapen ikonografikoarekin lotu da eta krotonako Miloni,, erreferentzia egiten diola ere iradoki da. Krootngnako Milon arkume batekin hiritik korrika entrenatzen zuen atleta bat zen, eta denbora joan ahala arkumea handitzen zihoan , beraz entrenamendua ere. Gainera garai hartan, ohikoak ziren jokoetako irabezleen edo ateta ezagunak eirudikatzen zituzten estatuak.

Ezaugarriak aldatu

  • Egilea: Ezezaguna, (Atikako tailerrak).
  • Estiloa: Greziako garai arkaikoa
  • Materiala:Himeto mendiko marmola, begietan harri inkrustazioak dituelarik.
  • Altuera: 1,65 metro(urutik belaunetaraino).
  • Oinarrian idatzi bat du non aipatzen den Rombok, Palesen semeak, eskaintzen duela.

Kontserbazioa aldatu

Artelana modu iraunkorrean Atenasko Akropoliaren Museoan (Grezia) erakusten da, non inbentarioko 624 zenbakia duen.

Erreferentziak aldatu

  1. Martin Robertson, El arte griego, p.61, Madrid: Alianza Editorial, (2003).ISBN 84-206-7050-2.

Kanpo estekak aldatu