Addison Morton Walker (El Dorado, Kansas; 1923ko irailaren 3a-Stamford, Connecticut; 2018ko urtarrilaren 27a), mundu artistikoan Mort Walker bezala ezaguna, komikigile estatubatuar ospetsua izan zen. Komiki banda ugari sortu zituen, besteak beste, Beetle Bailey 1950ean, eta Hi and Lois 1954an.

Mort Walker

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAddison Morton Walker
JaiotzaEl Dorado1923ko irailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaStamford (Connecticut)2018ko urtarrilaren 27a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMissouriko Unibertsitatea
Metropolitan Community College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, komiki gidoilaria eta umorista grafikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

mortwalker.com
IMDB: nm0908052 Find a Grave: 186914166 Edit the value on Wikidata

Biografía aldatu

El Doradon, Kansas (Missouri), jaio zen. Lehen komiki tira 11 urtez egin zuen; 12 urtez lehendabizikoa saldu zuen eta 15 urtez egunkari baterako marrazten zituen. 18 urtez Hall Bros diseinu-departamenduaren burua izendatu zuten. Northeast Senior High School graduatu zen eta, ondoren, Missouriko Unibertsitatean ikasi zuen. Egun, ikasleen erresidentziaren aurrean, Beetle Baileyren estatua dago.

1943an Ameriketako Estatu Batuetako Armadan erreklutatu zuten eta, Europan, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Armada utzi ondoren Missouriko Unibertsitatean bere ikasketak burutu zituen. 1948an New Yorkera joan zen haren ibilbidearekin jarraitzeko.[1]

Obra aldatu

Bere lehen 200 tira komikiak baztertuak izan ziren baina poliki-poliki bere estiloa onartua izan zen eta arrakasta lortu zuen. Bere sail ezagunenak hauk izan ziren:

  • Beetle Bailey, porrot asko pairatu ondoren, sail honekin arrakasta lortu zuen.
  • Hi and Lois, beste arrakasta.
  • Boner's Ark
  • Gamin & Patches
  • Mrs. Fitz's Flats
  • The Evermores
  • Sam's Strip (Jerry Dumasekin batera egina).
  • Sam & Silo (Jerry Dumasekin batera egina).

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mort Walker