Mordecai Richler (Montreal, Quebec, 1931ko urtarrilaren 27a - ib., 2001eko uztailaren 3a) Kanadako idazlea izan zen.

Mordecai Richler

Bizitza
JaiotzaMontreal1931ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Kanada
HeriotzaMontreal2001eko uztailaren 3a (70 urte)
Hobiratze lekuaMount Royal Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaConcordia University (en) Itzuli
Sir George Williams University (en) Itzuli
Baron Byng High School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Yiddisha
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea, saiakeragilea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0725006 Allmovie: p108212
Musicbrainz: 14155b17-d01d-491b-83ff-17240a39c0fe Discogs: 4740333 Find a Grave: 7284679 Edit the value on Wikidata

Familia judu batean sortu zen. Montrealgo Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1951tik 1952ra, Parisen bizi izan zen, eta idazle existentzialistak ezagutu zituen han. Joera horretakoa da bere lehen eleberria, The Acrobats (1954, Akrobatak). Espainian eta Ingalaterran egon ondoren, Montrealera itzuli zen 1970ean. Haur zela jasandako behartasuna eta antisemitismoa eraman zituen eleberrietara umore garratzez, eta kulturen arteko komunikazioak (eta komunikaziorik ezak) dakartzan arazoak aztertu zituen bereziki. Obra nagusiak hauek dira: Son of Smaller Hero (1955), A Choice of Enemies (1957), The Apprenticeship of Duddy Kravitz (1959), The Incomparable Atuk (1963), Cocksure (1968), St. Urbains Horsemen (1971). Umorezko saiakerak (1974, Notes on an Endangered Species and Others) eta haurrentzako liburuak ere (1975, Jacob Two-Two Meets the Hooded Fang 1987; Jacob Two-Two and the Dinosaur) argitaratu zituen.

Erreferentziak aldatu