Monzako katedrala (italieraz: Duomo di Monza), Joan Bataiatzaileari eskainitako basilika Italiako katedral katoliko gotikoda. Lehen eraikuntza VI. mende eta VII. mende artean eraiki zen baina ondoren erabat suntsitua izan zen. Gaur egungo eraikuntza 1300ekoa da.

Monzako katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaMonza eta Brianzako probintzia
Chef-lieuMonza
Koordenatuak45°35′01″N 9°16′32″E / 45.58359°N 9.27567°E / 45.58359; 9.27567
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVI. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Milan (en) Itzuli
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura
ArkitektoaMatteo da Campione (en) Itzuli
EstiloaItalian Gothic architecture (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza Duomo
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Tradizioaren arabera Theodelindak, Lombardiako erregina, katedral hau eraikitzen erabaki zuen. Kondairaren arabera hitza emana zuen Joan Bataiatzaileari eliz bat eraikiko ziola baina toki egokiena aukeratzeko inspirazioa itxoiten ari zen; egun batean, zaldiz zebilela, zumarrez betetako zegoen Lambro ibaiaren ondoan gelditu zen eta bertan lo gelditu zen. Ametsetan uso bat bere ondoan gelditu zen eta zera esan zion: "Hemen" (Modo). Erreginak "bai" (Etiam) erantzun zion. Bi hitz horietatik, modo+etiam, Modoetia, Monza izena omen dator eta bertan eliza eraiki zuen.

595an Theodelinda‎k otoiztegi bat eraikitzea agindu zuen. Eraikuntza horretatik VI. mendeko orma batzuk besterik ez dira gelditzen. Nahiz eta kapera bukatu gabe egon, erriga hil zenean, 628an, bertan lurperatu zuten. Otoiztegi horren gainean XII. mendean eliz berria hasi ziren eraikitzen.

Egungo eraikina aldatu

Basilika 1300tik aurrera erabat berreraikia izan zen, aurreko elizaren aztarnen gainean. Gurutze latindarraren oinplano baten gainean, oktogono zinborioa duen eraikina altxatu zuten. Ondoren, alboetan, bi kapera jarri zituzten. Fatxada Matteo da Campione proiektua jarraituz handitu zuten; Pisako gotikoaren eraginez, horretarako, marmol zuriak eta berdeak erabili ziren. 1500tik aurrera barrualdea berrantolatu zen, batez ere korua. Barrualdean ere margo buztiaz eginiko apaingarriek garrantzia handia dute. Kanpandorrea, Pellegrino Tibaldiren proiektua jarraituz, 1606an eraiki zen. XVIII. mendean, azkenik, ezkerreko aldea egin zen, hilerria, alegia.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu