Matematikan eta estatistikan, Montecarlo metodoak zorizkotasunean oinarrituz zenbakizko kalkuluak burutzeko garatzen diren metodoak dira. Montecarlo metodo mota anitz badago ere, funtsean aldagai bati buruz definituriko probabilitate banaketa batetik behin eta berriz balioak zoriz erauztean datza. Jasotako balioak zorizko laginketaz jaso direnez, aldagaiak har ditzakeen balio guztien adierazgarritzat har daitezke.

Monte Carlo metodoa pi zenbakia kalkulatzeko erabil daiteke. Zorizko puntuak jarriz laukian, zirkulu-sektorearen azalera zenbatets daiteke, barruan geratzen diren puntuen proportzioan oinarrituz. 30.000 puntu jarri ondoren, pi zenbakiaren zenbatespena balio zehatzetik % 0.07 soilik desbideratzen da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.