Monmouthpedia
URL helbidea monmouthpedia.org
Komertziala?ez
Webgune mota
Hizkuntza(k)Hainbat hizkuntza
Jabea
EgileaJohn Cummings
Roger Bamkin
Argitalpen data2012

Monmouthpedia Wikipedia eta Galesko Monmouth herria lotzen dituen lankidetza-egitasmoa da.[1]

Egitasmoaren aurkezpen bideoa

Egitasmo honek QRpedia QR kodeak erabiltzen ditu, eta horri esker telefono adimentsuek hainbat hizkuntzatan dute sarbidea Monmouthi buruzko Wikipedia artikuluetara (lekua, jendea, objektua, natura eta fauna).[2]

Ofizialki 2012ko maiatzaren 29an abiatu zen, eta halaxe Monmouth munduko lehen Wikipedia herria izendatu zuten.[3][4][5] Egitasmoak Marketing Bikaintasuna saria jaso zuen Monmouthshireko negozio sarietan.

Hastapenak aldatu

Monmouthpedia egitearen ideia 2011. urtearen amaieran John Cummings monmoutharrak asmatu zuen. Cummingsek Bristolen egin zen TEDx saio batean QR kodeak Derbyko Museoa eta Arte Galerian izandako erabileraren inguruko aurkezpen batean sortu zitzaion Mounmouthpedia egitearen ideia. Egitasmoan lankide izan zuen Roger Bamkin, Wikipediako Erresuma Batuko kapituluko kidea eta QRpediako sortzaileetako bat. Proiektuak Konderriko Gobernuaren babesa jaso ondoren, Konderriko Batzordeak Wikipedia-egoliarrak hartzeko asmoa agertu zuen.

Monmouthpediaren hasierako asmoa 2012ko apirilerako 1.000 QR kode lortzea zen, artikulu bakoitzeko zeramikazko plakatxo bat eginda, bertan kodea sartzeko tartearekin.[6] Maiatzerako egitasmoak 712 artikulu sortuak edo hobetuak zituen 25 hizkuntzatan. Ingelesa hitz egiten ez zutenentzat, ahal zen kasuetan, beste hizkuntzetan zeuden artikuluak automatikoki mugikorrean hobetsitako hizkuntzan zabaltzeko aukera ematen zuen. Proiektua abiatzean, beste 500 artikulu inguru beste hizkuntzetan eskuragarri jarri ziren kanpoko editoreen lankidetzari esker.[7] Horrez gain, proiektuak aurretik Monmouthi buruz zeuden beste 250 artikulu ere barnean hartu zituen. Garai bertsuan, 1.000 argazki inguru igo ziren.

Monmoutheko liburutegia munduko lehena izan zen QR kodeak liburuetan txertatzen.[erreferentzia behar] Hala, mugikor adimentsuak dituzten erabiltzaileak momentuan aurkitu dezakete Wikipedian liburuari buruzko edo idazleari buruzko artikulua. Lehentasuna eman zioten bertako literaturari eta galesez idatzitako liburuei.

Mobilizazioa eta lankidetzak aldatu

Monmouthpediaren arrakastaren gakoetako bat hiritargoa mobilitzatzeko gaitasunean eta wikilari komunitateak hiria Wikipedian txertatzeko irudimenean oinarritu zen.

Wikilari boluntarioek 500 artikulu berri sortu zituzten 25 hizkuntzetan, eta horrez gain, gaiarekin bat egiten zuten hainbat argazki eta bideo lotu zituzten.

Proiektuak hainbat lankidetzan oinarritzen da: wikilariak, unibertsitateak, eta ia eskola eta eskualdeko elkartea guztiak.

Wikipediak dagoeneko ezarriak zituen lankidetzak museoekin eta beste erakunde batzuekin, esaterako Derbyko museoarekin, baina Mounmoutheko esperientzia itzela izan zen, izan ere 1.000 QR kode oso bizkor ekoiztu ziren, eskola, eraikin esanguratsu eta ehunkada dendetan itsatsi. Konderriko Batzordearen egoitzak berak ere badu QRpedia kode bat harreran bertan berari eskainia dagoen Wikipedia artikulura daramana.

Eragina eta etorkizuna aldatu

Egitasmoaren eragina erabat neurtzeko goizegi den arren, zera baieztatu daiteke:

  • Monmouth herria gune egonkorra da eta bere QRpediak plaka zeramikoetan inprimatu dira(oso iraunkorrak), eta beraz, epe luzera ere eragina izan dezakeen egitasmoa da.
  • Artikuluen informazioa modu jarraian hobetuak, aberastuak, itzuliak eta osatuak izan beharko ditu wikilari komunitateak.
  • Turismo gidak eta mapak nahiko zaharkituak geratzen dira denbora gutxian, baina Wikipediako artikuluak bati eguneratu daitezke (eduki zaharrak ere, hierarkia bat mantenduz, bertan gordeaz)

Glyn Moody-k, zalantzan jartzen zuen Monmouthpedia Wikipediaren etorkizuna izango ote zen. Egitasmoa "Wikipedia fraktal mota bat" sortzea bezala definitu zuen, 2010eko Inception filman bezala, "Wikipedia baten barruan dagoen eta beste Wikipedia barruan dagoen beste Wikipedia" bat egitea ahalbidetuz[8]. Egitasmoa abiatu eta gutxira ekimenak interesa sortu zuen non-nahi. EBko Wikipediako Stevie Benton-en arabera, proiektuaren orrialdeak 10.000 aldiz bisitatua izan zen. Norvegiako, Britainia Handiko, Frantziako, Eskoziako eta Texas-eko hainbat herrik galdeketak egin zituzten proiektuaren gainean. Hala ere, arrakasta ikur nagusiena herriak turistak erakartzeko gaitasun handiagoan antzematen da[9]. Ekimenak laster Gibraltarren interesa piztu zuen, eta hala, Gribraltarpedia abiatu zen uztailaren 13an.[10]

Iruditegia aldatu

Erreferentzia aldatu


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu