Mongolak[1] Erdialdeko Asiako talde etnolinguistiko bat dira, gaur egungo Mongolia, Errusiako Buriatia, Kalmukia, Tuva eta Jakutia eta Txinako Barne Mongolian bizi direnak. Herri nomadak dira, lamaismoaren jarraitzaileak, eta mongoliar hizkuntzak erabiltzen dutenak.

Mongolak
Монголчууд
ᠮᠣᠩᠭ᠋ᠣᠯᠴᠤᠳ

Gengis Khan, mongol ezagunena
Biztanleak guztira
~6-10 milioi (2010)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Txina 5.981.840?
 Mongolia 2.921.287
 Errusia 983.000
 Hego Korea 34.000
 AEB 15.000–18.000
 Kirgizistan 12.000
Hizkuntza
Mongoliar hizkuntzak
Erlijioa
Budismo tibetarra, xamanismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Tungusak, turkiar herriak

2,3 milioi mongol inguru bizi dira Mongolian, 6 milioi Barne Mongolian eta beste 2 milioi gainerako lekuetan. Daur, buriat, evenk, dordob, turvan eta kalmukak ahaideak dira.

Definizioa aldatu

Mongol terminoak hainbat talde biltzen ditu, berez mongol deitu izan direnez gain (horiek khalkha izenarekin ere ezagutzen dira): buriatak, oiratak, kalmukak eta hegoaldeko mongolak (zenbait talde txikiago).

VIII. mendean agertu zen lehen aldiz "mongol" hitza Tang dinastiaren mendeko Txinan. Ondoren, XI. mendearen bukaeran berriro agertu zen Liao dinastian.

Gengis Khanen sasoian, XII. mendean inperio batean bildu zituenez geroztik hasi zen erabiltzen modu arruntagoan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu