Inferentzia estatistikoan, momentuen metodoa parametro ezezaguna zenbatesteko metodo bat da, momentuak oinarritzat baliatzen dituena. Zehatzago, datuetatik kalkulaturiko lagin-momentuak parametro ezezagunen mendean izaten diren populazio-momentu ezezagunekin berdindu eta berdintza horietatik parametroen balioak bakantzen dira, zenbatespen moduan. Kalkulatu beharreko momentuen kopurua, lagin nahiz populazioan, zenbatetsi beharreko parametro kopurua izango da. Metodo sinple eta erraza izan arren, momentuen metodoak zenbatespen alboratuak burutzen dituela frogatu izan da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.