Moll Flanders (1996ko filma)

Moll Flanders 1996ko Pen Densham britainiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1722an Daniel Defoe ingeles idazleak idatzitako Moll Flanders eleberrian oinarritua dago. Robin Wright, Morgan Freeman, Stockard Channing, John Lynch eta Brenda Fricker aktoreek antzeztu zuten.

Moll Flanders (1996ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1996
IzenburuaMoll Flanders
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa eta film dramatikoa
Iraupena120 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pen Densham
Gidoigilea(k)Pen Densham
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPen Densham
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
Bestelako lanak
MusikagileaMark Mancina
Argazki-zuzendariaDavid Tattersall
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra

IMDB: tt0117071 Allocine: 7410 Rottentomatoes: m/1071414-moll_flanders Mojo: mollflanders Allmovie: v136310 TCM: 443587 TV.com: movies/moll-flanders Netlix: 60003602Edit the value on Wikidata

1995ean zendu zen Jeremy Brett aktoreak antzeztutako azken filma izan zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XVIII. mendean Londres hirian jaioa, Moll Flanders (Robin Wright) neska gazteak bereahala jasan zituen bizitzaren zorigaizto eta nahigabeak. Urkamendian hiltzera zigortutako emakume baten alaba, umezurtz gelditu eta mojen komentuan sartuko dute, baina mojek ezin izan zuten haren izaera menderakaitza baretu. Mollek egunen batean zoriontasuna ezagutuko duenaren ideiara atxikitzen da, beti bizitza hobeago batekin amestuz. Baina une hori iritsi arteraino, biziraun izateko ez du lapurtu edota bere burua prostituitzeko zalantzarik eginen. Artista batek (John Lynch) modelo izateko kontratatu eta berataz maitemintzean Molleren zortea aldatu egingo da.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu