Mohorovičić etenunea

Lurrazalaren eta mantuaren arteko muga. Andrija Mohorovicic sismologo kroaziarrak 1910. urtean definitu zuen, uhin sismikoen abiaduran bat-bateko gehikuntza bat neurtu zuelako.

Mohorovičić etenunea lurrazalaren eta mantuaren arteko trantsizio gunea da. Batez beste 35 km-tako sakoneran agertzen da, kontinente azpian 70 kmra irits daiteke eta itsas azpian 10 km-tako sakoneran. Sismogrametan erraz ikusten da, bertan P eta S uhinek azelerazio handia jasaten dutelako, azken batean material arinagoen (lurrazala) eta dentsoagoen (mantua) arteko muga delako.

Mohorovičić etenunearen sakontasuna erakusten duen munduko mapa.
Mohorovičić etenunea A hizkiarekin adierazita dago.


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.